Irazabal Tamayo, Nagore

Irazabal Tamayo, Nagore

Alfonso Antxia Espeleologi Zientzien Elkartekoa. Biologian doktorea

Euskal Herriko hiru kobazulo ikusgarri: Pozalagua, Arrikrutz eta Mendukilo

2012/12/01 Irazabal Tamayo, Nagore - Alfonso Antxia Espeleologi Zientzien Elkartekoa. Biologian doktorea

Lurpeko munduaren ezaugarriak direla eta, mundu horrek jende gehienarentzat ezezaguna izaten jarraitzen du. Lur azpia ikertu gabeko "seigarren kontinentea" dela esaten da. Koba turistikoek hutsune hori konpon dezakete, ingurumen-heziketari buruzko gidoiekin eta ongi dokumentatutako gidekin, eta, horrela, "seigarren kontinente" hori nahi duen guztiaren esku jarri. Horrela, lurraren erraiak modu kontrolatuan erakusten dira, jendearentzat gune bat ezarrita (Pozalagua, Arrikrutz eta Mendukiloko kobak, adibidez) eta gainerako leizeak itzalean mantenduta. Hiru koba horiek zoragarriak dira, baina zeharo desberdinak; eta gaur egun edozein bisitarik dauka haien ikusgarritasunaz gozatzeko aukera. Horrez gain, lurralde baten eta lurralde horretan bizi direnen historia ezagutzeko aukera ematen dute.

Dominikar Errepublikako lur azpiko altxorrak argitara

2011/12/01 Irazabal Tamayo, Nagore - Alfonso Antxia Espeleologi Zientzien Elkartekoa. Biologian doktorea

Los Haitises parke naturala Dominikar Errepublikako karst tropikal ikusgarriena da. Azken urte hauetan han izan gara kobak topografiatzen eta aztertzen Bilboko Alfonso Antxia Espeleologi Zientzien Elkartekook; zeregin horretan, Espeleogrupo Santo Domingo espeleologia-taldearen laguntza eta Caño Hondo hotelaren babesa ere izan ditugu. Egindako lanaren helburua izan da karstaren eta barrutik doan uraren ezaugarriak aztertzea, ukitu gabeko toki hori ustiapen industrialetik babesteko. Horrez gain, 23 koba topografiatu ditugu. Artikulu honetan duzue Los Haitises parke ezezagunari buruzko informazioa eta elkartekook bertan egindako lanaren laburpena, bai eta han bizi izandako zenbait pasadizoren berri ere.

Rapa Nui-n, munduaren zilborreko kobazuloetan

2011/03/01 Irazabal Tamayo, Nagore - Alfonso Antxia Espeleologi Zientzien Elkartekoa. Biologian doktorea
Pazko uhartea --Rapa Nui edo Te Pito o Te Henua (munduaren zilborra) esaten diote bertako biztanleek-- Ozeano Bareko lekurik misteriotsuenetako …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila