Aulestiarte Lete, Izaro

Aulestiarte Lete, Izaro

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ezintasunen gainetik, autonomia pertsonalera bidean

2011/01/01 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Teknologia berriak ezintasunak dituzten pertsonen bidaide bihurtu dira azken urteotan. Ate berri ugari ireki dizkiete, besteak beste, komunikatzeko edo mugitzeko arazoak dituztenei. Hala ere, eremu horretan ere bada haientzako oztoporik: irisgarritasuna. Eta paradoxa horrekin amaitzea da, hain justu, egungo erronketako bat. Laguntzeko gailuen garapena bezain garrantzitsua da teknologia guztientzat irisgarri egitearen aldeko apustua.

Joseba Errekalde Harri Beltza Elkarteko lehendakaria

"Antirretrobiralekin onurak baino ez ditut izan, baina nik ere asko jarri dut nire aldetik"

2010/12/01 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Joseba Errekaldek (Oiartzun, 1963) gertutik ezagutzen ditu botika antirretrobiralak. Urte ugari pasa dira GIB birusaren eramaile dela jakin zuenetik, eta, beste hainbat, hiesa garatu zuenetik. Lasai asko eman digu bere ibilbidearen berri. Bi gaixo-profil ezagutu nahian, azken urteotan kutsatutako norbaiten testigantza jasotzen ere saiatu gara. Ez dugu, ordea, emaitza bera lortu. Errekaldek dioen bezala, erraza da ulertzen, gaitzaren larritasunaz harago, kontuak egun ere "izugarrizko estigma" izaten jarraitzen baitu. Anonimotasunaren aldeko hautua egiten dute gehienek.

Odol artifiziala nahi baino urrunago

2010/11/01 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Benetako odol artifiziala urrun da oraindik. Mundu osoko ikertzaileek hainbat hamarkada daramatzate ordezko bideragarri baten bila, baina odolaren osagai gutxi batzuen ordezko sintetikoak baino ez dira lortu bidean. Aurrerapen ugari egin bada ere, hornikuntza odol-emaile boluntarioen esku dago oraindik ere.

Espazioko menua

2010/09/01 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Azken urteotan, lortu da --nolabait-- astronautek Lurrean jaten den menuaren antzekoa jan ahal izatea. Baina gauza jakina da haien jakiek ezaugarri jakin batzuk izan behar dituztela, are gehiago hiru urteko egonaldiak ere aurreikusten diren garaiotan.

Bisoi europarra, Salburuan bueltan

2010/07/01 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Bisoi europarra ( Mustela lutreola ) Salburua hezeguneko protagonista bihurtu da, hura ikustea zaila bada ere. Iberiar katamotzarekin batera, Europan desagertzeko arrisku handiena duen haragijalea da egun. Duela urte batzuk populazio-gune garrantzitsua zuen Salburuako ingurunean, baina, hainbat arrazoi tarteko, bertan ere iraungitzeko zorian egon zen. Hori ekidin nahian, besteak beste, birsartze-proiektu pilotu bat garatu dute urteotan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.