Biologia molekularraren, genomikaren eta proteomikaren eboluzioari esker, gero eta gehiago ezagutzen ditugu garuneko gaitzen nondik norakoak. Hala ere, medikuntzaren aurrerakuntzak izugarriak izanda ere, gaur egun tratamendu egokiaren zain dauden garuneko gaixotasun ugari ditugu.
Mendebaldeko gizarteetan gero eta ugariagoa da nerbio-anorexia gaixotasuna. Hainbat tratamendu proposatu diren arren, batek ere ez du erabateko eraginkortasunik erakutsi gaur egun arte. Arazo hori dela eta, gaitza ulertzeko ikuspegi berriak bilatzen ari dira ikertzaileak, terapia alternatibo egokiagoak proposatuz, hala nola beroa. Nork esango zuen sauna anorexiaren aurkako botika izan zitekeenik?
Gizakiak Paleolito garaitik erabili izan ditu elikagai bioaktibo edo nutrazeutikoak. Hipokratesek K.a. 400. urtean aipatu zuen: "janaria zure sendagaia izan dadila, eta sendagaia zure elikagai". Beraz, elikagaiak medikamentu gisa erabiltzea aspaldiko kontua dela esan genezake. Gaur egun ere, mundu osoan milioika pertsonak hartzen dituzte, osasuna hobetu nahian, elikagai funtzionalak, gehigarri dietetikoak, elikagai aberastuak edo sendabelarrak. Adibidez, gizarte garatuetako biztanleen artean oso ohikoa da bihotza zaintzeko folatodun ogi txigortuekin hastea eguna, edo hezurrak sendotzeko kaltzioarekin aberasturiko zukuarekin.
1981eko ekainaren 5ean, Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIBa) atzeman zuen Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Atlantako Zentroak; ia hiru hamarkada geroago, hiesa desagerraraztea lortzeko aurrerapauso bioteknologiko eta sozial ugari egin dira. Besteak beste, GIBa detektatu ezin daitekeen mailara murrizten duen farmako bat. Baina orain artekoa ez da nahikoa. Saharaz hegoaldeko herrialdeetan, adibidez, egoera oso larria da, eta txertoaren bidetik ere porrotak handiagoak izan dira arrakastak baino.
Osasun publikoan arazo gehien dakarren droga alkohola da. Pertsona eta familia asko suntsitzen ditu, eta argi dago gure indar guztiekin egin behar dugula gehiegizko kontsumoaren aurka. Osasun-zientzietan adituak garenok ardura garrantzitsua daukagu borroka horretan, eta alkoholaren inguruan idaztean kontu handia izan behar dugu. Hala ere, ardo gehiegi edateak osasunean izan ditzakeen eragin kaltegarriak ahaztu gabe, ardoaren indar terapeutikoez hitz egin nahi dizuegu artikulu honetan; hain zuzen ere, ardo beltzean horren ugaria den erresberatrol substantziaren eragin terapeutikoez. Besteak beste, bihotza babesten eta minbizia prebenitzen zein tratatzen izan dezakeen eraginaz eztabaidatuko dugu, betiere, arrazonamendu zientifikoan oinarrituta.