Berotegi-gasen murrizketak nahikoa ez direla eta, beste plan batzuk garatzen ari dira ikertzaileak. Horietako plan batzuk geoingeniaritzaren alorrean sartzen dira, hau da, planeta-mailako eragina izango luketen eskala handiko ingeniaritza-proiektuak dira.
Klima ez da zerbait egonkorra, aldatuz doa. Eta klimaren aldaketa horiek nolakoak diren jakitea oso garrantzitsua da, ez bakarrik zientzialarientzat, baita klimaren menpe dauden hainbat industria eta jarduerarentzat ere. EHUko talde bat haientzat erabilgarria izan daitekeen datu-base bat garatzen dabil. Datu-base hori sarean egongo da, eta mendebaldeko Europako klimari buruzko azken 40 urteetako datuak bilduko ditu.
Aingira europarrak Sargazoetako Itsasoan jaiotzen dira, eta milaka kilometroko bidaia egiten dute Europako ibaietara iritsi arte. Bidaia horretan, oztopo natural nahiz artifizialak gainditu behar dituzte aingirek, besteak beste arrantza-jarduerak. Azken urteetako arrantza-harrapaketek erakusten dute, hain zuzen ere, espezie horren populazioak behera egin duela. 1970. urtetik hona beherakada nabaria gertatu da, eta, datuen arabera, egungo harrapaketak 1970ekoen % 1 besterik ez dira.
Ingurune poluituetan bizi diren animaliek gune horietan bizitzeko egokitzapenak garatzen dituzte. Baina, zer nolako egokitzapenak dira horiek? Geneetan eraginik ba al dute? Galdera horiei erantzun nahian dabil EHUko ikerketa-talde bat, eta, horretarako, meatzeetako lurretan bizi diren bareak ikertzen dituzte. Gainera, bare horiek lurzoruaren osasuna ebaluatzeko erreminta gisa erabili nahi dituzte.
Fallopia japonica du izena; Reynoutria japonica eta Polygonum cuspidatum izenekin ere ezagutzen da, eta espezie inbaditzailetzat hartzen da. Baina zeri buruz ari garen jakiteko, ibaiertzetara hurbiltzea eta haietako landaredia behatzea da onena. Izan ere, landare inbaditzaile honek gure inguruko ibaiertzetako txoko ia gehienak inbaditu ditu.
Minbiziaren kontrako tratamenduen arazoetako bat da ez dituztela bereizten zelula osasuntsuak eta gaixoak. Hala, guztiek pairatzen dute tratamenduaren eragina. EHUko ikertzaile-talde bat arazo horren soluzioaren bila dabil. Horretarako, zelula gaixoak detektatzeko eta farmakoa behar den tokian askatzeko gaitasuna duten nanohidrogel adimendunekin egiten dute lan.
Elikagaiak era askotara ikertu daitezke: analisi fisikoak, kimikoak, mikrobiologikoak... eginez, adibidez. Baita zentzumenen bidez ere. Kasu horretan, dastatzaile-taldea da produktua aztertzen duen 'tresna'. EHUko Zentzumen Analisiaren Laborategian (LASEHU), zentzumenen bidez hainbat elikagairen analisia egiteko metodoak garatzen dituzte.
Gizakiak mikosiak pairatzen ditu batzuetan --onddoek eragindako infekzioak--, ezkabia eta igerilekuetan hartzen diren onddoak, adibidez. Mikosi horiek eragozpen txikiak edo estetika-arazoak besterik ez dituzte sortzen, eta erraz trata daitezke modu eraginkorrean. Mikosi larriak ere badira, ordea, immunodeprimituta dauden gaixoetan sortzen direnak eta arazo mediko larriak edo heriotza eragin dezaketenak (kandidiasia eta aspergilosia, adibidez). Horiek ikertzen dihardu EHUko ikertzaile-talde batek.
Antzinako zazpi mirariak eraikitzea garai hartako ingeniaritzaren erronka nagusietako bat izan zen. Orduz geroztik, aurrera egin du ingeniaritzak, eta baita proiektu eta erronkek ere, noski. Gaur egun, asko dira ingeniaritza modernoak lortu dituen eraikuntza miresgarriak, eta asko dira ingeniaritzaren mirariei buruzko zerrendak. Web Urbanist web guneak arkitektura eta ingeniaritzaren mirarien zerrendak egiten ditu; horietako bat da Ingeniaritza Modernoaren Zazpi Mirarien zerrenda. Artikulu honetan, zazpi mirari horien xehetasunak argituko ditugu. Guztiek dute errekorren bat; edo, besterik ez bada, duten asmamenagatik, eraikuntza edo egitura miragarritzat hartzen dira. Hona hemen ingeniaritzaren lan altuenak, luzeenak, handienak... miresgarrienak.
Antiinflamatorioek hantura-prozesuetan parte hartzen duten zelulei eragiten diete, baina baita prozesu horretatik kanpo dauden zelulei ere. Horregatik, antiinflamatorio espezifikoak garatzea garrantzitsua da, arazorik ez duten zelulei ez eragiteko. EHUko ikertzaile-talde bat C1P molekularen analogoekin lanean dabil, helburu horrekin.