Ikerbasque agentziaren arduradun izendatu zutenetik, kimikaren ikerkuntza eta zientzia-sistemaren kudeaketa bateratzen ditu Fernando Cossíok. Euskadiko ikerkuntza lehiakorrago egiteko nazioarteko puntako ikertzaileak erakarri behar direla dio. Era berean, harrobia bultzatzea eta ibilbide zientifikorako azpiegitura-sare egokia eraikitzea beharrezko jotzen ditu.
Txantxarraren kontra eraginkorrak diren substantziak badira, xilitola, kolutorio antimikrobiarrak eta fluorra, esate baterako. Baina onena, denetan eraginkorrena, norberaren listua da. Noski, hortzak ongi eta maiz garbitzeak ere laguntzen du. Edo, hobeto esanda, ongi eskuilatzeak. Izan ere, hortzetako pasta ez da uste bezain beharrezkoa.
Energia eta ingurumenerako aplikazio berrien bilaketan, atomoak eta materialak ditu bidaide Maribel Arriortuak (Barakaldo, 1950). Kristalografian eta Mineralogian katedraduna da, eta 35 urte daramatza Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle. Ikertzeaz gain, EHUren Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrak zuzentzen ditu 2002an sortu zirenetik. Zeregin guztiak ongi egiteko gakoa "burua eta denbora ongi antolatzea, eta erantzuten duen lantalde sortzailea izatea" dela dio.
Abiadura bizian hazten ari den teknologia gaztea da fotovoltaikoa. Azken urteetan salmentetan hazkunde ikusgarria izan du, eta horrek aldaketa nabarmenak sortu ditu munduko merkatuetan. Aldiz, sistema fotovoltaikoen eraginkortasuna gutxi hobetu da azken hamarkadan. Izan ere, negozioaren arrakastan ikerketa-lerroen emaitzek baino zeresan handiagoa izan dute kostu-murrizteek, dirulaguntza-politikek eta irabazi-marjinek. Baita espekulazioak ere.
Agustín Sánchez-Lavegak (Bilbo, 1954) EHUko Zientzia Planetarioen Taldea zuzentzen du, eta ESAren Eguzki-sistemaren Batzordeko kide da. Duela hilabete gutxi, behatoki bat instalatu du Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren teilatuan. Eskola horretako Espazioko Zientzia eta Teknologian master berria zuzentzen du.
Azken urteotan ikerkuntzarako azpiegiturak nabarmen hobetu dira gurean. Baina, bestalde, badirudi ikertzaile-karrera garatzeko eskakizunak gero eta gogorragoak direla. Nomadismoa eta oztopoak alde batetik, bokazioa eta konpentsazioak bestetik: solasaldi atseginean, euskal ikerkuntzan ari diren hiru lagunen ikuspegi eta sentipenak aztertu ditugu.
Haurrak nerabezaroan sartzen diren adina gero eta goiztiarragoa dela esaten da askotan. Ikerketa batzuen arabera, kanpoko eragileen ondorioz nesken pubertaroa aurreratzeko joera nabari da azkenaldian, nahiz eta horren inguruko emaitza argirik ez dagoen. Izan ere, aurreratze horretan eragin dezaketen faktore ugariek asko zailtzen dute behin betiko datu erabakigarriak eskuratzea.
Auto elektrikoaren arrakastak eragin handia izango du erabiltzaileen bizi-ohituretan eta azpiegituren antolaketan.
Kontrajarritako interes ugarik eragiten du merkatu elektrikoaren auzian: diruak, energia-eskariak eta ekologiak, besteak beste. Hori dela eta, energia-iturri bakoitzaren onuren eta kalteen inguruan erlatibizatzera jo ohi da askotan. Berriki egindako azterketa batek, ordea, ekoizpen-teknologia bakoitzak sortzen duen ingurumen-eragina zehazki balioztatu du, eta lortutako emaitzak konparatu ditu.
Aireportuak dira hegazkinen ibilbideko punturik korapilatsuenak. Hori dela eta, erabateko segurtasuna bermatu behar da lurreratze- eta aireratze-pistetan. Aireportuko inguruetan hegaztiak agertzea oso arriskutsua izan daiteke hegazkinen segurtasunerako; izan ere, hegazkinen erreaktoreetan hegaztiak sartu, eta istripuak gertatu izan dira. Eta horrelakoren bat aireratzean edo lurreratzean gertatzen bada, ondorioak larriak izan daitezke.