Argia sortzeko hainbat modu daude. Kandelak metxa errez argitzen du, eta bonbillak harizpi bat berotuz. Erreakzio kimiko batzuek ere sortzen dute argia. Baina argiak berak ere sor dezake argi gehiago. Horixe gertatzen da fluoreszentzian eta fosforeszentzian.
Lur edo ur berriak konkistatzeak aberastasuna eta boterea ematen du. Hori izan da herrialde askoren nahia historian zehar. Eta halako konkistak armaden indarraz egin izan dira eta egiten dira, ia beti. Gaur egun, hala ere, eremu berrien jabetza beste modu batez lortu nahi dute herrialde batzuek, eta, azken erabakia politikariek hartuko badute ere, zientzialarien esku egon daiteke, neurri handi batean.
Santimamiñeko haitzuloa ondare ikusgarria eta baliotsua da, baina baita kaltebera ere. Bisitek ez diote batere mesederik egin orain gutxi arte; baina, dagoeneko, hori ez da arazo. Izan ere, haitzuloaren ondoko ermitan sartzea haitzuloan bertan sartzearen parekoa da orain, teknologia berriei esker.
Otsailaren ezohiko 29. egun horretan banatu ziren XIV. CAF-Elhuyar sariak, Elhuyar Fundazioaren Usurbilgo egoitzan. Aurten, bi urtetik behin egin ohi denez, dibulgazio-artikuluak saritzeaz gain, liburu bat idazteko proiektu bati beka bat eman diote. Eta, bide batez, duela bi urteko beka irabazi zuen liburuaren aurkezpena ere egin zen ekitaldian.
Javier Navarro Los Arcos iruindarrak Fisika eta Metafisika proiektua aurkeztu zuen CAF-Elhuyar sarietara, eta baita irabazi ere. Proiektu horren nondik norakoak egilearen ahotik jakiteko aukera izan dugu.
Otsailaren ezohiko 29. egun horretan banatu ziren XIV. CAF-Elhuyar sariak, Elhuyar Fundazioaren Usurbilgo egoitzan. Aurten, bi urtetik behin egin ohi denez, dibulgazio-artikuluak saritzeaz gain, liburu bat idazteko proiektu bati beka bat eman diote. Eta, bide batez, duela bi urteko beka irabazi zuen liburuaren aurkezpena ere egin zen ekitaldian.
Zure begien kolorea, ahotsaren tonua, oinen tamaina, atzamar-kopurua, burmuinaren egitura, eta zure eta gainerako bizidunen informazio biologiko guzti-guztia idazteko, nahikoa dira lau letra. Bai, lau letra baino ez ditu genomaren alfabetoak, eta haien ordenaren baitan dago izaki bakoitzaren diseinu osoa. Baina lau letren sekuentziak luzeak dira, oso luzeak, eta haiek osorik irakurtzea erronka handia.
Edozein sistema ikertzeko eta ulertzeko, ia ezinbestekoa da sistema hori nolabait ordenatzea: sistemako elementuak bereizi, izendatu eta sailkatzea. Horixe egiten du, hain zuzen ere, taxonomiak: izaki bizidunak izendatu eta sailkatu. Baina sailkapen hori egiteko modua aldatzen ari da.
Bisigu bat itsasotik atera eta ibaian sartuko bagenu, urez puzten hasiko litzateke, eta ez luke asko iraungo. Arrainontziko urre-arrainari askatasuna itsasoan ematea ere ez litzateke oso ideia ona, besteak beste deshidratatuta hilko litzatekeelako. Aitzitik, izokinak eta aingirak, esaterako, itsasotik ibaira eta ibaitik itsasora pasatzen dira, eta haiei ez zaie ezer gertatzen...
Tumoreak erauzteko ebakuntzak egitean, garrantzitsua izaten da tumorea erabat erauztea eta ahalik eta tumore-zelula gutxien uztea, ebakuntzak arrakasta izateko. Baina, tumorea ongi erauzteko, ikusi egin behar da lehenengo. Nafarroako Unibertsitate Klinikan, garuneko tumoreak askoz argiago ikusiko dituzte, mikroskopio berri bati esker.