Goi-mailako sukaldaritza modernoan eguneroko platera da teknologia. Jatetxerik abangoardistenetan benetako laborategiak dituzte, teknologia aurreratuenaz hornituak. Egoste-puntu zehatzak, testura berriak edo ametsetako zaporeak lortzeko, zientziarekin eta teknologiarekin harreman estuan dihardute sukaldariek.
Zer koloretakoak dira azenarioak? Eta tomateak? Lehenak laranjak eta bigarrenak gorriak, izango da erantzun normalena. Izan ere, gaur egungo baratzeetan eta merkatuetan normalean ikusten ditugunek kolore horiek izan ohi dituzte. Baina ez da beti horrela izan; eta, oraindik ere, merkatuan ikus dezakeguna baino askoz ere handiagoa da barazkien aniztasuna. Barietate horietako batzuk orain hainbat mende ekoizten ziren.
Segurtasunaren izenean, giltzak erabili ohi ditugu babestu beharrekoa giltzapean jartzeko. Hala, giltza duenak bakarrik izango du babestutako altxorrera iristeko aukera. Gehienok egunero giltzak erabiltzen ohituak bagaude ere, pertsona guztientzat ez dira erraz erabiltzeko moduko tresnak. Biogiltz proiektuaren helburuetako bat pertsona horiei ateak irekitzea da.
Jaio bezain laster, usainka hasi da Cuscuta txikia , ea airean harrapakinen baten aztarnarik detektatzen duen. Azkar ibili behar du; jaiolekutik zentimetro gutxi batzuetara harrapakinik topatzen ez badu, bereak egin du. Izan ere, gurasoek ez zioten erreserba handiegirik utzi, eta ezin du fotosintesirik egin. Landare bitxia da Cuscuta . Pennsylvaniako Unibertsitateko ikertzaile batzuek argitaratutako bideo batean, Cuscuta pentagona jaioberri batek tomate-landare bati nola erasotzen dion ikus daiteke. Landarea baino gehiago, animalia dirudi: zizare bat, edo antzeko zerbait. Eta are gehiago ikertzaile horiek egindako ikerketaren emaitzei erreparatzen badiegu: erasotzaileak 'usaindu' egiten du biktima, eta haren bila joaten da zuzenean. Muturreko adibidea da, agian, Cuscuta -rena. Landarea izanik, usaindu egiten duela esatea gehiegi esatea da, seguru aski, baina landareen arteko harremanak nolakoak izatera irits daitezkeen erakusten du. Askotan, izaki pasibo eta aspergarri moduan ikusten baditugu ere, badirudi landareen mundu sekretuan guk uste baino gauza gehiago gertatzen direla.
Iaz 30 urte, Eduardo Txillidak izena eman zion Donostiako badiaren mendebaldeko ertzari, bere artelan begikoena han jarri zuenean. Egun, Haizearen orrazia Donostiako gunerik bisitatuenetako bat da, hiriaren ikono bat... Ez, hau ez da arteari buruzko aldizkari bat; baina, Haizearen orrazia -k, artetik ez ezik, asko du teknologiatik ere.
Biziaren sorrera harrigarria bada, duen aniztasun ikaragarria ez da gutxiago. Ia ezerezetik abiatu zen; baina, 3.500 milioi urteko borborraren poderioz, eta etenaldi katastrofikoak izanagatik ere, neurtzeko eta ia imajinatzeko ere gai ez garen dibertsitatea hartu du.
Argia sortzeko hainbat modu daude. Kandelak metxa errez argitzen du, eta bonbillak harizpi bat berotuz. Erreakzio kimiko batzuek ere sortzen dute argia. Baina argiak berak ere sor dezake argi gehiago. Horixe gertatzen da fluoreszentzian eta fosforeszentzian.
Lur edo ur berriak konkistatzeak aberastasuna eta boterea ematen du. Hori izan da herrialde askoren nahia historian zehar. Eta halako konkistak armaden indarraz egin izan dira eta egiten dira, ia beti. Gaur egun, hala ere, eremu berrien jabetza beste modu batez lortu nahi dute herrialde batzuek, eta, azken erabakia politikariek hartuko badute ere, zientzialarien esku egon daiteke, neurri handi batean.
SantimamiƱeko haitzuloa ondare ikusgarria eta baliotsua da, baina baita kaltebera ere. Bisitek ez diote batere mesederik egin orain gutxi arte; baina, dagoeneko, hori ez da arazo. Izan ere, haitzuloaren ondoko ermitan sartzea haitzuloan bertan sartzearen parekoa da orain, teknologia berriei esker.
Otsailaren ezohiko 29. egun horretan banatu ziren XIV. CAF-Elhuyar sariak, Elhuyar Fundazioaren Usurbilgo egoitzan. Aurten, bi urtetik behin egin ohi denez, dibulgazio-artikuluak saritzeaz gain, liburu bat idazteko proiektu bati beka bat eman diote. Eta, bide batez, duela bi urteko beka irabazi zuen liburuaren aurkezpena ere egin zen ekitaldian.