Saiz Elizondo, Rafa

Saiz Elizondo, Rafa

Itsas Enara Ornitologia Elkartearen lehendakaria

Espezie basatien eta pertsonen interesen arteko gatazkak

2010/04/01 Saiz Elizondo, Rafa - Itsas Enara Ornitologia Elkartearen lehendakaria

Egunkarietan gero eta maizago irakurtzen dugu halako animalia ikaragarri ugaritu dela eta ez dagoela hori onartzerik, arazoak sortzen dituela eta "zerbait" egin beharra dagoela. Amuarrainzaleek, ugarroi, igaraba eta koartzak ezin omen dituzte ikusi; abeltzainek, saiak; eta kaletarrek, kaioak. Esan gabe doa espezie horiek desagertzeko zorian egon zirenean ezer gutxi kontatzen zigutela hedabideek; hura, nonbait, ez zen arazo. Gaur egun ere ez digute kinka larrian dauden espezieen berririk ematen ia, non eta ez den publizitatea egiteko aitzakia.

Ubarroia lehiakide desleiala, batzuentzat

2005/01/01 Saiz Elizondo, Rafa - Itsas Enara Ornitologia Elkartearen lehendakaria

Lehiakidetzat hartu dute Europako arrain-haztegiek eta kirol-arrantzaleek. Presioa egin dute Europako Batasunean, eta hegaztiei dagokien arteztarauan gauzatu da presio hori: kontserbazioa bermatzeko neurri aktiboak behar dituzten hegaztien zerrendatik atera dute ubarroi handia.

Hizking21 hizkuntz ingeniaritza XXI. mendearen atean

2003/09/01 Saiz Elizondo, Rafa - Itsas Enara Ornitologia Elkartearen lehendakaria

Testuen prozesutik haratago, konputagailuek hizkuntzaren alorrean egin dezaketena jorratzen du hizkuntz ingeniaritzak. Makinekin komunikatzeko bidea gero eta naturalagoa izatea da, besteak beste, helburu orokorra: erabiltzailea ohi duen bezala mintzatuko da, edo idatziko du, eta makinek ulertu egingo diote, eta, hala programatuz gero, obeditu ere bai. Lehendik grabatutako mezuak errepikatu beharrean, mezu komunikatiboak sortuko dituzte makinek, idatzizkoak zein hitzezkoak. Horretarako, ordea, bide luzea eta oinarrizko lan handia egin behar da. Corpusak Proiektuaren xehetasunak

Euskal Herriko itsas hegaztiak

1986/04/01 Saiz Elizondo, Rafa - Itsas Enara Ornitologia Elkartearen lehendakaria

"Euskal Herrian itsas hegaztirik ba al dugu?" Galdera horren erantzuna baiezkoa izatea sorpresa handia izan daiteke horientzat.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila