Oso gazteak ez diren mendizale gehientsuenek gogoan izango dute mendira egin zituzten lehen irteeretan zein arropa-mota eta ekiporekin joaten ziren.
Denboraren eraginez, filmeak, bideoak, zinta magnetikoak eta oro har irudi eta soinuzko erregistroak zaharkitu egiten dira. Urteen iraganak sortzen dituen ezinbesteko kalteei aurre egiteko badago gaur egun bide bat: kopia digitala.
Bere edertasunagatik, glaziareek duten interesagatik eta desagertzear dagoen bertako faunagatik, UNESCOk 1981. urtean Munduko Ondarearen Monumentu izendatu zuen.
Gure artean oraindik ezezaguna bada ere, myocastor coypus espezieko ugaztun txiki hau biziki ari da ugaltzen gure inguruko herrialdeetan eta laster hemen izango dugula ziurta daiteke. Izan ere jatorriz Hego Argentinakoa bada ere, oso ongi egokitu bait da lurralde hezeetara.
Pottoka, Euskal Herriko mendietan libre bizi diren zaldi txikien arraza da. Euskal Herriko ohitura eta mitoetan paper berezia jokatu du aintzinatik pottokak.
Gero eta zailagoa gertatzen da hala ere, pottokak Euskal Herriko mendietan larrean libre ikustea: izan ere jatorrizko arraza galtzeko zorian aurkitzen bait da. Guzti honek eta arraza berak duen pertsonalitate propioak eta aintzinatasuna berezitasun bat ematen dio pottokari.
Hirietako ur beltzak, pestizidak, hidrokarburoak... mediterranio kostaldea industriaren eta milioika turisten benetako zabortegi bilakatu da. Alerta-kota gaindituta dago eta ehundaka abere- eta landare-mota desagertzeko zorian aurkitzen da.