Kimikazko Nobel saria Richard Ernst suitzarrari eman diote. Medikuntzako Nobel saria bi fisiologo alemanek jaso dute: Erwin Neher-ek eta Bert Sakmann-ek. Fisikazko Nobel saria fisikari frantses batek, Pierre-Gilles de Gennes-ek, irabazi du.
Erdi Aroko eskuskribu eta freskoen kolore biziak alkimia eta artearen arteko elkarketaren fruitu dira. Egungo kimikak, kolore horiek dituzten pigmentuen sekretuak argitzen dihardu.
Panama aipagarri izan da azken egun hauetan EEBBen inbasio deitoragarria eta Noriega jeneralaren arazoa direla kausa. Herri honen etorkizunean gertaera hauek garrantzitsuak izanik ere, beste puntu batean egon daiteke Panamaren gakoa. Izan ere, Panamako kanalaren egoera kezkagarri bilakatzen ari bait da.
Duela hamabi urte, 1977.aren abuztuaren 20an, Floridako Kainaberal lurmuturreko jaurtiketa-zentruan jaurtigailuen indarrak bultzaturik, Voyager 2k Lurra utzi zuen inoiz egin den bidaia espazial fruitukorrenari hasiera emanez.
Jupiter, Saturno eta Urano atzean laga ondoren, Neptuno ingurutara iritsi zen joan den abuztuan. Planeta erraldoietako txikienean aurkitu duenaren berri emango dugu artikulu honetan.
Egungo janarien prozesaketak, armadek eta bidaiariek behar dituzten janari-kantitate handi, eramangarri eta osasungarritsuetan du oinarria. Prozesaketak gero, bizimodu modernoak behar duen janari-motaz hornitu du gizartea. 21. mendean, landareak lehenbizi laborategian hasiko direla dirudi eta elikagaiak irradiazioz kontserbatuko direla ere bai.
Alexander Fleming ikerlari eskoziarrak penizilina (antibiotikotan lehenengoa) aurkitu zuen 1928.ean. Aurkikuntza honen inguruan mitifikazio handia egon da. Nola gertatu zen penizilinaren aurkikuntza?
Mende honen hasieran hatzmarken teknika garatu zenean, poliziak gaizkileak harrapatzeko bidean aurrerapauso handia eman zuen. Egun antzeko iraultza gerta daiteke genetikak eskainitako teknika berri bati esker.