Sarriegi Eskisabel, Andoni

Sarriegi Eskisabel, Andoni

Motore, helize eta lema, gainditzear

1992/03/01 Sarriegi Eskisabel, Andoni -

Dagoeneko saiakuntzetan ari da eredu japoniarra eta hemendik urte batzuetara urpekuntziak isiltasunik handienez ibiliko dira, itsasoko uraren eroankortasun elektrikoa iman super-eroaleen eraginez sortutako bulkada bidez ustiatuz. Bulkada magneto-hidro-dinamikoak (MHD deituak), itsasoko garraioan iraultza eragin ahal izango du. Bulkada-sistema berriaren hiru errendimenduak

Prozesu-injinerutza

1992/02/01 Sarriegi Eskisabel, Andoni -

Joan zen ekainean, Karlsruhe-n (Alemanian), gai honetaz egin zen Munduko IV. Kongresuak, beste behin ere argi eta garbi irakatsi zuen, fabrikatutako ekoitzi edo produktua eta dagokion industri sektorea edozein izanik ere, prozesu-injinerutza (prozesuen azterketa eta diseinu zientifikoa alegia) prozesu-mota guztiei aplikagarri zaiela. Arlo honetan adibidez, injinerutza kimikoak aurkeztu eta proposatutakoprozesu-injinerutzak ekarritako metodo eta kontzeptuek, orokorki aplikatzeko ere balio izan dute eta ikuspegi berritzaile bezain aplikazio unibertsalduna proposatu dute. Ildo honetatik, ingurugiroa babesteko hartu beharreko gero eta neurri estuagoek eta fabrikatutako ekoitzien kalitate-betebeharrek eta, zer esanik ez, nazioarteko lehiari aurre egiteko enpresek duten gero eta arazo konplexuagoei erantzun beharrak, areagotu egin dute guzti honen garapena. Guzti horrek beraz, diseinu eta prozesu egokien garapena zorrotz lantzea ekarri du.

Radar berria hegazkin detektagaitzak atzemateko

1991/12/01 Sarriegi Eskisabel, Andoni -

Ikusi-makusi, zer ikusi? Ikusi/Ez-ikusi. Detektatu/Ez-detektatu. Gaitza/Erremedioa. Nagusigo militarra izateko lasterketa, aker-jauzien antzekoa da: batak handia besteak handiagoa. Estatubatuarrak, absolutu edo behin-betikoa litzatekeen arma egin nahian aritu dira. Erradiodetekzioak detekta ezin dezakeen hegazkinaren atzetik alegia. Eta lortu ere, lortua zutela egiaztatu zuten 1991ko urte hasieran Kuwait eta Iraken egindako gerran. Orain ordea, hara nondik elektronika frantziarrak asmatutako super radarrak aitzindaritza hartu duen! Absolututasun-usteak erdia ustel beste behin ere.

Irizar S.K.I. autobusgintzaren gailurrean

1991/11/01 Sarriegi Eskisabel, Andoni -

IRIZAR S.K.I. enpresak, 3 lantegi ditu bere produktuen fabrikaziorako. Bidaia Luzeetako edo “Hiriarteko” autobusgintzan dihardu nagusiki eta egunean 2 egitera ere iritsi ziren.

Europako abiadura handiko trenen burdinbide-sarea

1991/03/01 Sarriegi Eskisabel, Andoni -
Joandako hamarkadaren hasieran, Paris-Lyon linea 260 km/h-ko abiaduran zirkulatzen hasi zen. AHT/TGV Atlantiarra da berau; lehengoa baino lasterragoa. Hedapena hasia …

Abiadura handiko trena (AHT/TGV). Hegazkinen abiadurara errei gainean Europan zehar

1991/01/01 Sarriegi Eskisabel, Andoni -

AHTk jada, hegazkinaren profila du. Ibilera arrunteko trenak, airean hegazkinek baino erabiltzen ez zituzten abiadurak lortu ditu lurrean errei gainean. SNCFk aurrerapen gotorra egin du abiadura handiko garraioan. Dagoenekoz AHTren Europaz mintzatzen hasiak dira eta hemendik 2.000. urtera, ez da mugarik izango AHTrentzat. Teknologia frantziarrak ongi eta oso azkar birarazten ditu bere trenmakinaren gurpilak. Oraingoz behintzat, munduko lasterrenak dira errei gainean.

Euskal Herriko burdinbideetako

1990/11/01 Sarriegi Eskisabel, Andoni -

Bolada batean gure artean halako burrundara eragin zuen burdinbideetako "Y" grekoaren gaia, Bilbo/ Gasteiz/Donostia arteko lotura eginez Europako erreibideetako abiadurarako prest izango zatekeena alegia.

C.A.F.-eko ikerkuntz zerbitzua. Trenen abiadura, segurtasuna eta erosotasuna handitu nahian

1988/08/01 Sarriegi Eskisabel, Andoni -

Beasaingo CAF Enpresan, SIMAFE (Servicio de Investigación de Material Ferroviario) sortu zen duela 20 bat urte —German Gimenez Ikerkuntzako injineruak esaten digunez— eta 1978. urte inguruan "Servicio de Investigación" (Ikerkuntz Zerbitzua) izen soilarekin gelditu zen. Hasiera hartan, German ez zen Zerbitzu horretan ari, berak esaten digunez, eta bera sartu zenerako zerbitzua matxan zegoela aitortzen digu. Harez gero, trenaren zati desberdinak ikertzen dihartute, baina bereziki orgak eta beren portaera estatiko nahiz dinamikoa. Kontutan hartu behar da, trenak gehienbat, launa gurpileko bi orgen gainean dabiltzan tren-kaxak direla eta zirkulazio-arloko ia mekanika guztia orgetan dagoela, aginduak tren-kaxatik jaso arren. Hau eta beste anitz gauza argitzen dizkigu German Gimenez J.ak.

Burdinbidea eta lehiakideak: 2000. urteak erronka jotzen du

1987/06/01 Sarriegi Eskisabel, Andoni -

2000. urtea hortxe daukagu eta uste baino lehen XXI. mendean barrena ibiliko gara. Garraioak ezpairik gabe, garrantzi handia izango du orduan. Herrialde aurreratuetan Nazio-Produktu Gordinaren %8 garrario-ihardueren inguruan mugituko dela kalkulatu da. Garraio-mota desberdinek borroka bizian ihardungo dute bezeroa erakartzeko eta honek sortuko dituen kostuetan puntu hauek garrantzi berezia izango omen dute:
* Atetik atera lastertasunez eta segurtasunez igorpenak egiteak
* Maiztasunak
* Sarbide- eta formalitate-erosotasunak
* Zerbitzuak duen portaera komertzialaren nolakotasunak.
Zerbitzua hautatzen duen bezeroari, erabiltzaile huts baino gehiago, bezero formaltzat hartua den segurtasuna emango dion tratamendua alegia, eta bere beharrizanak, gustoak, arazoak etab. garraio-katearen mutur batean hasi eta besteraino puntuz puntu kontutan hartuko zaizkion ziurtasunak axola izango dio.
Burdinbidea erantzun egokiak emateko gai izango al da? Beste garraiobideak zein egoeratan izango dira? Horiei erantzuna bilatzen saiatuko gara artikulu honetan.

Burdinbidetako trafiko europarra gorantz doa

1987/02/01 Sarriegi Eskisabel, Andoni -

Europako Ekonomi Elkarteko estatuetako burdinbidezko merkantzi garraioaren eboluzioa aztertzen bada, 1985ean trafiko osoan 3100 milioi tona-kmko gorakada jasan duela ikusten da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila