Dagoeneko saiakuntzetan ari da eredu japoniarra eta hemendik urte batzuetara urpekuntziak isiltasunik handienez ibiliko dira, itsasoko uraren eroankortasun elektrikoa iman super-eroaleen eraginez sortutako bulkada bidez ustiatuz. Bulkada magneto-hidro-dinamikoak (MHD deituak), itsasoko garraioan iraultza eragin ahal izango du. Bulkada-sistema berriaren hiru errendimenduak
Joan zen ekainean, Karlsruhe-n (Alemanian), gai honetaz egin zen Munduko IV. Kongresuak, beste behin ere argi eta garbi irakatsi zuen, fabrikatutako ekoitzi edo produktua eta dagokion industri sektorea edozein izanik ere, prozesu-injinerutza (prozesuen azterketa eta diseinu zientifikoa alegia) prozesu-mota guztiei aplikagarri zaiela. Arlo honetan adibidez, injinerutza kimikoak aurkeztu eta proposatutakoprozesu-injinerutzak ekarritako metodo eta kontzeptuek, orokorki aplikatzeko ere balio izan dute eta ikuspegi berritzaile bezain aplikazio unibertsalduna proposatu dute. Ildo honetatik, ingurugiroa babesteko hartu beharreko gero eta neurri estuagoek eta fabrikatutako ekoitzien kalitate-betebeharrek eta, zer esanik ez, nazioarteko lehiari aurre egiteko enpresek duten gero eta arazo konplexuagoei erantzun beharrak, areagotu egin dute guzti honen garapena. Guzti horrek beraz, diseinu eta prozesu egokien garapena zorrotz lantzea ekarri du.
Ikusi-makusi, zer ikusi? Ikusi/Ez-ikusi. Detektatu/Ez-detektatu. Gaitza/Erremedioa. Nagusigo militarra izateko lasterketa, aker-jauzien antzekoa da: batak handia besteak handiagoa. Estatubatuarrak, absolutu edo behin-betikoa litzatekeen arma egin nahian aritu dira. Erradiodetekzioak detekta ezin dezakeen hegazkinaren atzetik alegia. Eta lortu ere, lortua zutela egiaztatu zuten 1991ko urte hasieran Kuwait eta Iraken egindako gerran. Orain ordea, hara nondik elektronika frantziarrak asmatutako super radarrak aitzindaritza hartu duen! Absolututasun-usteak erdia ustel beste behin ere.
IRIZAR S.K.I. enpresak, 3 lantegi ditu bere produktuen fabrikaziorako. Bidaia Luzeetako edo “Hiriarteko” autobusgintzan dihardu nagusiki eta egunean 2 egitera ere iritsi ziren.
AHTk jada, hegazkinaren profila du. Ibilera arrunteko trenak, airean hegazkinek baino erabiltzen ez zituzten abiadurak lortu ditu lurrean errei gainean. SNCFk aurrerapen gotorra egin du abiadura handiko garraioan. Dagoenekoz AHTren Europaz mintzatzen hasiak dira eta hemendik 2.000. urtera, ez da mugarik izango AHTrentzat. Teknologia frantziarrak ongi eta oso azkar birarazten ditu bere trenmakinaren gurpilak. Oraingoz behintzat, munduko lasterrenak dira errei gainean.
Bolada batean gure artean halako burrundara eragin zuen burdinbideetako "Y" grekoaren gaia, Bilbo/ Gasteiz/Donostia arteko lotura eginez Europako erreibideetako abiadurarako prest izango zatekeena alegia.
Beasaingo CAF Enpresan, SIMAFE (Servicio de Investigación de Material Ferroviario) sortu zen duela 20 bat urte —German Gimenez Ikerkuntzako injineruak esaten digunez— eta 1978. urte inguruan "Servicio de Investigación" (Ikerkuntz Zerbitzua) izen soilarekin gelditu zen. Hasiera hartan, German ez zen Zerbitzu horretan ari, berak esaten digunez, eta bera sartu zenerako zerbitzua matxan zegoela aitortzen digu. Harez gero, trenaren zati desberdinak ikertzen dihartute, baina bereziki orgak eta beren portaera estatiko nahiz dinamikoa. Kontutan hartu behar da, trenak gehienbat, launa gurpileko bi orgen gainean dabiltzan tren-kaxak direla eta zirkulazio-arloko ia mekanika guztia orgetan dagoela, aginduak tren-kaxatik jaso arren. Hau eta beste anitz gauza argitzen dizkigu German Gimenez J.ak.
2000. urtea hortxe daukagu eta uste baino lehen XXI. mendean barrena ibiliko gara. Garraioak ezpairik gabe, garrantzi handia izango du orduan. Herrialde aurreratuetan Nazio-Produktu Gordinaren %8 garrario-ihardueren inguruan mugituko dela kalkulatu da. Garraio-mota desberdinek borroka bizian ihardungo dute bezeroa erakartzeko eta honek sortuko dituen kostuetan puntu hauek garrantzi berezia izango omen dute:
* Atetik atera lastertasunez eta segurtasunez igorpenak egiteak
* Maiztasunak
* Sarbide- eta formalitate-erosotasunak
* Zerbitzuak duen portaera komertzialaren nolakotasunak.
Zerbitzua hautatzen duen bezeroari, erabiltzaile huts baino gehiago, bezero formaltzat hartua den segurtasuna emango dion tratamendua alegia, eta bere beharrizanak, gustoak, arazoak etab. garraio-katearen mutur batean hasi eta besteraino puntuz puntu kontutan hartuko zaizkion ziurtasunak axola izango dio.
Burdinbidea erantzun egokiak emateko gai izango al da? Beste garraiobideak zein egoeratan izango dira? Horiei erantzuna bilatzen saiatuko gara artikulu honetan.
Europako Ekonomi Elkarteko estatuetako burdinbidezko merkantzi garraioaren eboluzioa aztertzen bada, 1985ean trafiko osoan 3100 milioi tona-kmko gorakada jasan duela ikusten da.