Geografian aditu/aritu eta Armix Ilargian galduta argitaratu ditu Elhuyar Fundazioak. Geografian aditu/aritu CD-ROMak Brain Training motako modako jokoen bideari jarraitzen dio. Armix Ilargian galduta , berriz, hiru dimentsiotan garatzen den plataforma-jokoa da.
Elhuyar Fundazioak 5-8 urteko haurrentzako bideo-joko didaktiko bat argitaratu berri du. Plataforma-joko dibertigarri bat da, eta matematikaren, hizkuntzaren eta inguruaren ezaguerari buruzko gaiak tartekatzen ditu.
Elhuyar Fundazioak aisialdiko bi produktu kaleratu berri ditu gazteentzat. Punta-puntako abenturako bideo-jokoa da bat, eta guztion eskura dauden osagaiekin egin daitezkeen esperimentuen liburua, bestea.
2006. urteko abuztuaren bukaeran, planeten eta planeta nanoen kategoriak ezarri zituen Astronomoen Nazioarteko Batasunak (IAU). Erabaki horiek kontuan hartuta, eguzki-sistemaren horma-irudi berria prestatu du Elhuyar Fundazioak.
Elhuyar Fundazioak Munduko eta Euskal Herriko Atlasa kaleratu du irailean. Atlas horrek, mapa geografiko eta politiko eguneratuez gain, eguzki-sistemaren antolamendu berriari --abuztuan erabakitakoari-- buruzko informazioa jasotzen du.
Gazteei zuzendutako ordenagailuko joko berri bat prestatu du Elhuyar Fundazioak. Puzzletek izeneko DVD honetan, puzzleak izango dituzte gazteek jolasgai, jolasaren bitartez teknologiaren mundu zoragarria ezagutzeko.
Elhuyar Fundazioak bi produktu berri aurkeztuko ditu 2004ko udazkenean 6-12 urte bitarteko gaztetxoentzako: Gure ingurumena eta Zeu idazle! CD-ROMak. Horietan, gaztetxoek ordenagailuan euskaraz jolasteko aukera izango dute, irudimena lantzeko joko aproposak eta beren adin-tartera egokitutako materiala erabiliz.
Luis Monje biologoa da, baina biologoa dela esatea ez da nahikoa; horrez gain, marrazkilari eta argazkilari profesionala izan da urtetan. Egun, zientzia-gaien ilustratzailea da Alcalako Unibertsitatean. Ilustrazio zientifikoari buruzko hitzaldi eta ikastaro asko eman ditu, eta milaka artikulu eta zortzi bat liburu argitaratu ditu. Artista harrigarri honek gurekin egoteko tarte bat hartu zuen.
Elhuyarren produktu berri hau formatu eta izaera ezberdineko bi jokok osatzen dute, eta gazteek aisialdia euskaraz gozatzeko eskaintza zabaltzera dator. Gipuzkoa zure esku: Maju robot suntsitzaileen aurka Gipuzkoako hainbat herri zeharkatzen dituen abentura grafikoa da, eta Gipuzkoa zure esku: galdera-lasterketa , berriz, mahaiko jokoa.