Zenbat energia igortzen du izar batek? Zertan datza energiaren ekoizpen prozesua? Noiz arte iraungo du Eguzkiak gaur egun dakusagun moduan, itzali arte? Astronomiaren lehen urratsak galdera horien inguruan eman zirela esan genezake. Astronomoak kezkatu zituzten fenomenoak dira horiek guztiak eta makina bat ikerketa egin izan da hori kalkulatzeko. Jo dezagun beraz, antzinakoek markatu ziguten bide beretik.
Astronomia kontzeptutik abiatuz hel gaitezke izenburuko galdera hori erantzutera. Astronomia astroak ikertzen dituen zientzia dela onartzen badugu, astrofisika unibertsoko objektu desberdinen edo astroen fisika eta kimikaz arduratzen den atala dela ondoriozta genezake.
Aurreko alean erantzun gabe utzi genuen izenburuko galdera eta orduan agindu bezala, irakasteko orduan ume/gaztearen nortasunaren garapenari lotuko natzaio, hiru une desberdin bereiztuz, adinari zehatz-mehatz lotzea zaila bada ere.