Duela hamar urte, atal berri bat sortu genuen aldizkarian: Ekinean. Haren helburua emakume gazte ikertzaileei ahotsa ematea zen, irudipena baikenuen …
Joseba Rios Garaizar (Getxo, 1976) arkeologoa industria litikoan espezializatuta dago, eta neandertalen aztarnategi nagusietan egin du lana. Haren sinadura daramate haiei buruz argitaratutako lehen mailako lan ugarik; hori dela eta, Elhuyar aldizkaritik maiz jo dugu Riosengana, neandertalen gaineko erreportajeak edo albisteak egiterakoan. Oraingoan ere, beti bezain abegikor hartu gaitu, eta ez du denbora askorik behar izan erantzunak botatzeko.
Saguekin egindako ikerketetan frogatu dute fentaniloak garuneko bi mekanismoren bidez eragiten duela mendekotasuna, eta bien baturak egiten duela mendekotasuna edo adikzioa hain handia izatea. Mekanismoetako bat sariaren zirkuitua da (errefortzu positiboa), eta bestea abstinentzia-sindromea saihestea bilatzen duena (errefortzu negatiboa). Mekanismo horietan parte hartzen duten sare neuronalak eta hartzaileak identifikatu dituzte, eta emaitzak irekian argitaratu dituzte, Nature aldizkarian.
Gizonentzat emakumeentzat baino antisorgailu gutxiago daude. Arrazoien artean, erabiltzaileen onarpen eskasa dago; adibidez, probatu diren antisorgailu hormonalak ez dira aurrera …
Eguzkiaren eremu magnetikoa lehen uste zutena baino askoz ere sakonera txikiagoan sortzen dela ondorioztatu du nazioarteko astronomo talde batek. Nature …
Hipotesi zabaldua da loak garuneko toxinak garbitzen laguntzen duela, eta hori dela loaren funtzio nagusietako bat. Alabaina, saguetan egin berri …
Egun bateko giza enbrioi bat osatzen duten bi zelulak berdinak diruditen arren, frogatu dute giza gorputzaren gehiena haietako batetik sortzen …
Marokoko Tarofalt kobazuloko aztarnategian egindako ikerketek agerian utzi dute, nekazaritza sortu aurretik ere, landare-jatorriko elikagaiak oinarrizkoak zirela han bizi ziren …
Basoilar kantauriarrak (Tetrao urogallus cantabricus) biziraun dezan, beste populazio baten geneak behar dituela ondorioztatu dute Doñanako Estazio Biologikoko …
Aixa Barbarin López urpeko arkeologoa da, eta, aitortu duenez, txiki-txikitatik izan nahi izan zuen arkeologoa. Hortaz, unibertsitatera joateko garaia iritsi …