Galarraga Aiestaran, Ana

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia None

Aurkikuntza esanguratsuak egin ditu Ilargian Indiako Chandrayaan-3 misioak

2023/09/12

Indiako Chandrayaan-3 misioak bi aste eman ditu Ilargiaren Hego poloa aztertzen, eta emaitza aipagarriak lortu ditu. ISRO Indiako espazio-agentziak jakinarazi …

Hegaztien jatorria hobeto ezagutzeko gakoak eman ditu Txinako fosil batek

2023/09/11

Hegaztien arbasoen eboluzioa nahiko ezezaguna da, fosil gutxi baitaute. Antzinakoenak Archaeopteryx generokoarenak dira; Jurasiko Berantiarrekoak dira, eta dinosauro terapodoen eta …

Hamar neurri proposatu dituzte, amek akademia uztea saihesteko

2023/09/07

Ama izan ondoren emakume askok akademia uzten dutela eta, amaz osatutako ikertzaile-talde batek hori ez gertatzeko hamar neurri proposatu ditu, …

Giza populazioa ia desagertzeko zorian egon zen duela 800.000-900.000 urte

2023/09/04

FitCoal izeneko metodo genetiko berriaren bidez, ondorioztatu dute Pleistozenoaren hasieratik erdialderako trantsizioan, giza populazioa izugarri murriztu zela: ehun mila banako …

Ibane Aizpurua Pérez Psikoneuroimmunologiako ikertzailea

"Prozesu psikosozialen eta osasunaren arteko elkarreragina ezagutu nahi dugu"

2023/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Miamin harrapatu dugu Ibane Aizpurua Pérez, han baitabil ikertzen. Aitortu duenez, asko eskertzen du hango eguraldia eta giroa, aukera ematen …

Aiora Zabala Aizpuru Ekonomia Ekologikoan doktorea

“Iritsi gara puntu batera non hazkunde ekonomikoak ez digun ongizate handiagoa ematen”

2023/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Aiora Zabala Aizpuru (Irun, 1982) Ingurumen Zientzietan lizentziatua da, eta Ekonomia Ekologikoan doktorea. Ikertzailea eta irakaslea da Open University eta Cambridge Unibertsitatean, eta Nature Sustainability zientzia-aldizkarian editore izan zen lau urtez. Dibulgazioan ere aritzen da, ingurumenari, jasangarritasunari eta giza zientziei buruz, eta iaz Natura gure esku liburua argitaratu zuen (Alberdania, 2022).

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloan izan zen, Elhuyarrek eta Donostia Kulturak gonbidatuta, eta oraingo egoera ulertzeko eta etorkizuneko zenbait eszenatokiak irudikatzeko gakoak eskaini zituen. Idatziz jaso ditugu pasarte esanguratsuenak.

Paleolitoko haurrak ezagutu nahian

2023/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Paleolitoari buruzko kontaeretan, gizonak izan dira protagonista nagusi eta ia bakar. Haurrak, emakumeak, adinekoak edo gaixoak ez dira aipatu, ez bada aztarna oso nabarmenen bat aurkitu dutelako. Azken urteotan, ordea, metodologia eta ikuspegi berriek agerian jarri dute isildutako kide horiek ere parte hartzen zutela taldeko jardueretan. Adibidez, orduko haurrek, gaurkoek bezala, tresnak lantzen ikasten zutela eta margotu egiten zutela baieztatu dute Francesca Romagnoli eta Verónica Fernández Navarro arkeologoek. 

Gure gidalerroak

2023/09/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia
Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Gizartea aldatu ahala, Elhuyar aldizkaria ere egokitzen joan da. Are gehiago, bilakaeran eragiteko asmoa ere izan du, bere printzipioen bidez. …

Mattin Aiestaran De la Sotilla Arkeologoa

“Nolatan iraun du hizkuntza honek?”

2023/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Mattin Aiestaran De la Sotilla (Tolosa, 1991) Irulegiko indusketaren zuzendariak aztarnategian bertan erantzun die gal­derei, brontzezko eskua aurkitu zuten le­kutik metro pare batera. Pieza hura lur­petik atera zuen Aranzadiko boluntarioa ere, Leire Malkorra Renobales, han dabil lanean, beste kide batzuekin batera. Ezin­bestean, eskua izan da Aiestaranen erantzunen hizpide nagusia, eta bada datu esanguratsu bat: sarri, lehen pertsonan erantzun du, bai, baina pluralean.

Espainian zerbidoak SARS-CoV-2arekin infektatu direla frogatu dute

2023/08/30

Jakina da SARS-CoV-2a gai dela espezie batzuetatik besteetara jauzi egiteko. Hain zuzen, 39 herrialdetan eta 34 ugaztun-ezpezietan baieztatu dira infekzioak. …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila