Miren Altuna Azkargorta (Zarautz, 1988) neurologoak garuneko gaixotasun degeneratiboak ikertzen ditu; bereziki, alzheimerra. Doktoretza ere horren gainean egin zuen, eta arreta ematen du; izan ere, gaztea izanik, normalean adinekoei eragiten dieten asaldurak aukeratu zituen, ikerketan eta klinikan. Nolanahi ere, berarentzat erabaki naturala izan zen. Batetik, beti izan duelako ikerketarako grina, eta, justu, haren tesi-zuzendariak epigenetika ikertzen zuelako hainbat esparrutan; tartean, alzheimerrean. Bestetik, gerora, familian alzheimer-kasuak eta antzekoak izan dituzte; horrek ere zer pentsatua eman zion. Baina azpimarratu du gutxi dakigun horretan lagundu ahal izateak bultzatu zuela batez ere.
Bulkada horri jarraituz egiten ari den bideari esker, orain gehiago dakigu alzheimerraz, eta pazienteen bizi-kalitatea hobetu egin da. Zuhur, ez du ezkutatu oraindik asko dagoela egiteko, baina itxaropentsu izateko arrazoiak ere eman ditu.
Nahi gabeko bakardadea faktore anitzeko esperientzia subjektibo bat da, baina, ikuspegi fisikotik, bakarrik sentitzea alarma biologikotzat har daiteke: goseak jana …
Martxoaren 21a Downen sindromearen nazioarteko eguna da. Hain zuzen, 21 trisomia da Downen sindromearen jatorria kasuen % 96an; alegia, 21 …
Javier Aizpurua Iriazabal (Donostia, 1971) Donostia International Physics Centerreko ikertzailea eta irakaslea da, eta Nanofotonikaren Teoria Taldearen burua. Bertan, argiaren eta nanoeskalako materiaren arteko elkarrekintza aztertzen du, nanoantena metalikoen erantzun optikoan eta efektu kuantikoetan arreta berezia jarriz. Arlo horretan egindako ekarpenengatik, hainbat aitortza jaso ditu; tartean, 2022ko Euskadi Ikerkuntza Saria. Onartu duenez, galderak ez zaizkio errazak iruditu, baina zehatz eta argi erantzun die biei.
AEBko ikertzaile-talde batek 62 giza karen edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak …
Hainbat ikerketak erakutsi dute hiri-inguruneak erlazio zuzena duela biztanleen buru-osasunean. Orain, Nature zientzia-aldizkariak nazioarteko ikerketa zabal bat argitaratu du, …
Konpainiak mugimendu feministen aldarrikapenak eta mezuak erabiltzen ari dira, osasun-arloko zerbitzuak eta produktuak eskaintzeko, oinarri zientifikorik gabe. Halaxe salatu du …
AEBn egindako ikerketa zabal batek agerian utzi du emakumeei ariketa fisikoak gizonei baino are mesede handiagoa egiten diela: ariketa egiten …
Interneteko irudiek testuek baino genero-isuri handiagoa dute, Nature aldizkarian irekian argitaratutako lan baten arabera. Horrez gain, pentsaeran eragin handiagoa …
Satelite bidezko argazki historikoen azterketa baten arabera, Groenlandian 28.707 km2-ko izotz-geruza galdu da, 1980-2010 artean. Leedseko unibertsitateak egin …