XX. mendearen hasieran bazirudien globo gidatuen garapenak ez zuela mugarik izango. Eta horrela izan zen, 1937an, LZ-129 Hindenburg -ak su hartu eta baloi gidatuen amaiera ekarri zuen arte. Ordutik urte asko pasatu dira baloi gidatuen berririk izan gabe. Baina badirudi XXI. mendeak baloi gidatuen itzulera dakarrela. Materialen teknika berrien eskutik, 1995. urteaz geroztik hainbat proiektu berrik egin dute aurrera, eta ez edonolakoak gainera. Baloi gidatuak berriro gure zerua zeharkatzen ikustera ohitu beharko ote dugu?
Elhuyarrek, berriz ere, etorkizuneko apustu garbia egin du eta egunez egun nagusitzen ari den Interneten zientzia eta teknologiaren ataria sortu berri du. Aurkezpena joan den maiatzaren 25ean izan zen Miramongo zientzia-museoan eta bertan azaldu ziren Zientzia.net -ek eskaintzen dituen edukiak. Ea zuek ere gustukoak dituzuen.
"Asmakizun honek ez du etorkizunik. Izan ere, nor egon daiteke egunero kalean ikus ditzakeen irudiak pantaila batean ikustearren ordaintzeko prest?" Horrela pentsatzen zuten Lumière anaiek 1895eko martxoaren 22an Parisko Industria Biziberritzeko Elkartean emandako hitzaldian zinematografoa aurkeztu zutenean. Eguneroko bizitzako irudiz osatutako lau filme labur aurkeztu zituzten, eta beraien zinematografoa hainbat asmakizunen artean beste bat baino ez zen izan.
Espazioa etxean sartu zaigula argi dago. Zenbat izen bihurtu zaizkigun eguneroko! Sputnik, Gagarin, Apolo, eta nola ez... Mir . 15 urtez izan dugu Mir gure inguruan biraka. Espazioan pertsonek gidatutako misiorik luzeenak bertan egin dira eta etorkizunean gizakiak espazioan modu iraunkorrean bizi eta lan egiteko ezinbesteko informazio-iturri bilakatu da.
Azken urteotan medikuntza-arloan izandako aurrerapenek oso emaitza onak eman dituzte ezbairik gabe. Biziraupen-itxaropena, batez beste 4 urte igo da azken bi hamarkadetan eta osasun-kalitate mailak ere gora egin du.