Mantxako tunelaren atarian, katuak, txakurrak, azeriak, gau-txoriak, arratoiak eta beste karraskariak barrura ez sartzeko arreta berezia dute.
Melbourne-ko iparraldean aurkitutako eskeleto batetik ADN isolatzea lortu da. Eskeletoak 15.000 urte ditu, eta beraz, isolatzea lortu den giza ADNrik zaharrena da.
Berlin eta Hamburg higidura magnetikozko tren batez elkartuko dira 2000. urterako.
Kolonbia-ko neuropsikiatri institutuko Alfredo Ardila eta unibertsitate nazionaleko Carlos Moreno, eskopolaminaz toxikatutako pertsonak aztertu ondoren, “amnesia global iragankor” deritzonaren antzeko sintomak zituztela ohartu ziren.
Etorkizuneko automobila ez da egoera guztietarako balioko duena izango. Antza denez, espezializaziora joko da.
Paleontologoek Buenos Airesetik 850 km hegomendebaldera aurkitutako hagina, ahoaren goi eta eskuin aldekoa zen. La Plata unibertsitateko Rosendo Pascual-ek fosilak 62 milioi urte dituela dio.
Errusiaren iparraldean Eskandinaviaren ondoan dagoen Kola izeneko lurmuturra, tundra guztian gehien poluitutako zona da. Arrazoia, nikela lortzeko dagoen lantegi erraldoia da.