Arizonan mundu berria sortu da

torkizunari begira gizakiak saiakuntza ugari burutu eta burutzen ari da. Horietako bat EEBBetako Arizonan egiten ari da orain “Biosfera2” izenez eratutako ekosistema artifizialean.

Etorkizunari begira gizakiak saiakuntza ugari burutu eta burutzen ari da. Horietako bat EEBBetako Arizonan egiten ari da orain “Biosfera2” izenez eratutako ekosistema artifizialean. Ekosistema honetan zortzi zientzilarik bi urte igaroko dituzte. Zientzilari-talde honen partaideetako lau gizonezkoak eta beste lau emakumezkoak dira.

Talde honen helburua, leku itxian gizakiaren eta beste bizitza-mota batzuen arteko harremana nolakoa izan daitekeen aztertzea da. Horretarako, 1,27 hektareako eremu batean biziko dira eta bolumen erabilgarria 200.000 metro kubikokoa izango da.

Bizirik iraun ahal izateko, biosferako baliabide naturalak birziklatu beharrean aurkituko dira eta horixe izango da, hain zuzen ere, zientzilariek hurrengo bi urteetan baliabideak eskuratzeko izango duten aukera bakarra.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila