Elhuyar Zientzia

Elhuyar Zientzia

Zanjan-go gizona

1994/10/01
Artilezko jantzia eta urrezko belarritakoa zituen. Inguruan gerrikoa eta aiztoa bere larruzko zorro eta guzti aurkitu dizkiote.

Ihesen kontrako kamera

1994/10/01
Britainia Haundian neutroi-kamera prestatu dute eta industrietan pieza mekanikoak kontrolatzeko oso baliagarria izan daiteke.

Barne-belarrira bisita

1994/10/01
Barne-belarriko puntu bakoitzean soinua nola jasotzen den simulatu dute.

Baratxurizko antibiotikoa

1994/10/01
Bostongo University Medical Center erakundean jakinarazi dutenez, antibiotikoen kontrako erresistentzia duten bakterioak ere hil egiten ditu baratxuriak.

Lurreko iodo-kantitatea

1994/10/01
Gutxitan hartzen da kontutan, baina lurrak duen iodo-kantitatea garrantzitsua da tiroidearentzat eta, oro har, osasunarentzat. Hori da Alemaniako Osasun Ministeritzak …

Oxigenoa minbiziaren aurka

1994/10/01
Minbiziaren kontrako borrokan oxigenoak irtenbide interesgarria eskain dezakeela uste dute ikerlariek.

Hortzetarako material berria

1994/10/01
Ionomero izeneko beiraz egindako zementu berri bat probatzen hasiak dira dentistak.

Lurra neurtuta ongarritzeko tresnak

1994/10/01
Soroetako nitrogeno-kantitatea zein den jakitea komeni da, eta horretarako lurrak, landareek eta urak duten kontzentrazioa neurtu behar da.

Etxe barruko lorontzi biragarria

1994/10/01
Etxe barruan egon ohi den lorontzi askok, leihoren batetik datorkion argia jasotzen du. Lorea alde guztietara berdin gara dadin, Pariseko …

Hegazkinak eta ozono-geruza

1994/10/01
Hegazkinak estratosferan hegaldiak egitea debekatuko ote duten hotsak zabaldu dira, altitude horietan doazen hegazkinek ozono-geruzari kalte egiten diotelako.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila