Oxigenoa minbiziaren aurka

Minbiziaren kontrako borrokan oxigenoak irtenbide interesgarria eskain dezakeela uste dute ikerlariek. Frogatu ahal izan dutenez, kimioterapiaren edo erradioterapiaren eragina deuseztu egiten da oxigenoa falta denean. Bostongo Dana-Farber Cancer Institute erakundean diharduen Beverly Teicher eta bere taldekoek oxigeno gutxiko zonetara perfusioz oxigenoa sartzea proposatzen dute.

Alderantzizko bidea, oxigeno gutxi dagoenean baino aktibatzen ez diren sendagaiak erabiltzea da. Genetikoki aldatutako bakterio anaerobioaz baliatzen da, tumoreen kontrako sendagaia aktibatzen duen entzima produzitzen duelako. Organismora injektatutako bakterioa, oxigeno gutxiko tumoreetan garatzen da eta orduan entzima aktibatzailea askatzen du. Minbiziaren kontrako sendagaia CD 1954 izenekoa da, eta nitrorreduktasa entzima dagoenean baino ez da zitotoxiko bihurtzen.

Stanford-ko unibertsitateko Martin Brown-en taldeak bakterioa tumoreetan baino ez dela garatzen frogatu du. Orain CD 1954 sendagaia eranstea besterik ez da falta, bizidunengan aktibatu egiten dela egiaztatu ahal izateko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila