Elhuyar Zientzia

Elhuyar Zientzia

Koralen ahaidetasuna genetikoki neurtua

2004/04/01

Indo-Pazifikoko eta Atlantikoko probintzietako arrezifeak eraikitzen dituzten koralek lerro ebolutibo berari jarraitu diotela uste izan dute adituek orain arte.

Etxeko eremu elektromagnetikoen eragina

2004/04/01

Maila txikiko eremu elektromagnetikoek kalteak sortzen dituzte arratoien garuneko DNAn. Gainera, esposizio laburren eragina pilatu egiten omen da.

Itsasoko gune babestua

2004/04/01

Costa Ricatik Ecuadorrera dagoen itsas zati handi bat gune babestua izendatu nahi dute.

Altuerak eragindako hainbat arnasketa-modu

2004/04/01

Lau mila metrora bizi direnek oxigeno-kantitate txikietara egokitu behar izan dute. Baina egokitze hori ez da Lurreko toki guztietan berdin egin.

Inurriak, pilaketak eragozten maisu

2004/04/01

Inurriak pilatzen direnean eta bidea oztopatuta geratzen denean, batak besteari bultza egiten diote beste bide batzuk harrarazteko. Frantziako Tolosako ikertzaile batzuk ari dira jokaera horiek aztertzen.

Sudurraren kolorearen araberako ehiza

2004/04/01

Lehoien populazioa babesteko, sudur ilunak dituztenak baino ez hiltzeko proposamena egin dute ikertzaile batzuek.

Gantz-zelulak odol-hodien sustatzaile

2004/04/01

Gantz-zelulek odol-hodiak ekoizten lagun dezaketela aurkitu du ikerketa-talde batek. Aurkikuntza horrek odol-zirkulazioarekin lotutako arazoak tratatzeko bide berriak ireki ditzake.

Ordenagailuen eragina ingurumenean

2004/04/01

Nazio Batuen ikerketa baten arabera, ordenagailu arrunt bat egiteko erabiltzen diren gai kimiko eta erregai fosilek ordenagailuak berak baino hamar aldiz gehiago pisatzen dute.

Zakila, diseinu eraginkorra

2004/04/01

Eboluzio-bide desberdinei jarraituta ere, narrastiek eta ugaztunek zakilaren diseinu bera garatu dute. Ikerketa berri baten ondorioa da hori, eta armadiloen eta dortoken zakilak aztertu ondoren lortu dute.

Hegazti gutxiago nekazaritzaren erruz

2004/03/01
Europako hegazti-espezie arruntenak heren bat murriztu dira nekazaritza modernoaren eraginez.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila