Umaran Sanchez, Adelaida

Umaran Sanchez, Adelaida

Airea girotzeko sistemen arriskuak

2001/04/01 Sarasua Etxeberria, Arantxa -
Umaran Sanchez, Adelaida -

Airea girotzeko sistemek gaitz askorekin lotura zuzena dute adituen ustez. Arnas traktuko gaixotasun asko, alergikoak zein infekziosoak, aireztapen-sistemek aireratutako mikroorganismoek eraginak dira. Sistema horien garbiketa sistematikoa eta kontrol zorrotza egin ezean, inguruko bakterioak eta onddoak hoditerietan ugaldu egingo dira. Jarraian, aireztapen-sistema abiaraztean, gela barruko airean hedatuko dira abiadura handiz, arnastean gaixotzeko arriskua gehituz. Dena den, pertsona gehienengan ez dute arazorik sortuko, aireztapen-sistemetan dauden mikroorganismo horiek ez direlako berez oso birulentoak. Baina alergikoek eta immunoeskasiaren bat duten pertsonek gaixotzeko arrisku handiagoa dute. Hainbat inguru berezitan, ospitalak kasu, arazo larria bihur daiteke aireztapen-sistemen kutsapena. Beraz, airea girotzeko sistemak neurrian erabili beharko ditugu, mantentze-lana nahitaezkoa dela ahaztu gabe.

Mikroorganismo oportunistak

2001/04/01
Aspergillus onddoa lizuna da, filamentu luzeak eratzen ditu landareetan edo lurrean, materia organikoa dagoen edozein lekutan.

Arma mikrobiologikoak

2000/10/01 Sarasua Etxeberria, Arantxa -
Umaran Sanchez, Adelaida -

Gerra hotza zela eta, 1950eko hamarkadan arma biologikoen garapena handia izan zen. Urte batzuetan gaia puri-purian egon zen eta alde guztietatik gaitzetsi zen... baina denborak aurrera egin ahala ahaztu egin da.

Tropikoetatik ekarritako oroigarriak

1999/03/01 Sarasua Etxeberria, Arantxa -
Umaran Sanchez, Adelaida -

Hemen ezezagunak diren infekzio batzuk (malaria, lominaren gaixotasuna, filariasiak, edo sukar horia besteak beste) lurralde tropikaletan endemikoak dira. Infekzio hauek gehienak pertsona edo animalia infektatuengandik transmititzen dira eltxo, euli edo beste artropodoen ziztaden bidez. Oro har infektatzeko arriskua bidaiaren iraupenaren eta helburuaren araberakoa izango da eta baita bidaiariaren ohitura, eginkizun eta jokaeren araberakoa ere. Beraz, zentzuzkoena bidaia egin aurretik medikuari kontsultatzea da, egonaldia luzea izango denean bereziki. Bidaia egin baino lehen gaixotasun batzuen aurka babesa lortzeko txertoak edo antibiotikoak hartzeko aukera dugu. Gero, bidaian zehar infekzio hauen transmisioa mozteko neurri higieniko pertsonalak hartu beharko ditugu. Kolektibo batzuei gainera bidaiatik itzuli ondoren miaketa egitea komeni zaie nahiz eta sintomarik izan ez.

Biharko txertoak: ADN txertoak ote?

1998/09/01 Sarasua Etxeberria, Arantxa -
Umaran Sanchez, Adelaida -

ADN txertoak ADN molekula biribilak dira. Molekula hauetan mikroorganismo patogeno baten gene batzuk daude eta hauen transkripziorako sekuentzia eragileak ere bai. Ugaztunen zeluletan txertaturik ez dira erreplikatuko eta orain arte egindako ikerketen arabera ez dira kromosometan integratuko. Aldiz, kodifikatzen dituzten antigeno mikrobianoak adieraziko dira erantzun inmune espezifikoa bultzatuz. Hau guztia txertorik ez zuten infekzio batzuekin lortu da eta oraingoz animaliekin soilik frogatu da ADN txerto hauen erabilgarritasuna. Dena den teknologia honen aplikazio nagusia mikoorganismoen antigeno babesleak bilatzea da nahiz eta gero antigeno hauek beste modutan txertatu. ADN txertoen abantailak ADN txertoen arriskuak Egungo egoera eta geroko lanak

Behi eroen gaitza

1996/11/01 Alvarez, Mikel -
Umaran Sanchez, Adelaida -

Behi eroen gaitza edo abelgorrien entzefalopatia espongiformea nerbio sistemako gaixotasun endekatzaile hilgarria da. Gizakiak ere antzeko ezaugarriak dituen Creutzfeldt-Jakobs-en sindromea (CJD) jasan dezake. Creutzfeldt-Jakobs sindromearen intzidentzia txikia bada ere (urtean 0,25-2 kasu milioiko), entzefalopatia hauek berebiziko kezka eta jakinmina piztu dute ikertzaileen artean bi arrazoi nagusi direla medio: batetik, eragileen edo prioien inguruan ezer gutxi dakigulako oraindik eta, bestetik, transmisio bideak ere ezezagunak direlako.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.