Mikroorganismo oportunistak

Aspergillus onddoa lizuna da, filamentu luzeak eratzen ditu landareetan edo lurrean, materia organikoa dagoen edozein lekutan. Filamentu batzuk isipu-itxura hartuz bereizten dira eta ondoren milaka espora txiki eta borobil eratzen dituzte.

Biriketako makrofagoak barruan ikusten diren makilatxoak Legionella pneumophila bakterioak dira.

Esporak haize-lasterren bidez barreiatzen dira, eta leku egoki batera heltzen badira, espora bakoitzak mizelio berri bat sortuko du. Aspergillus onddoak 300 espezie ditu, baina horietako 17 baino ez dira gizakia erasotzeko gai eta horiek ere ez dira bereziki birulentoak.

Aspergillus onddoek sortutako infekzioei aspergilosi deritze eta horien larritasuna beti ostalariaren egoera immunearen araberakoa izanik, gehien agertzen den forma klinikoa biriketako aspergilosia da. Berez ez dute gure arnas traktua inbaditzeko gaitasunik eta etengabe esporak arnasteak zerbait sortzekotan alergiak sortuko ditu, baina ez infekzioak. Baina ebakuntza-gelan kutsatzen diren gaixoak, askotan beste gaitz baten ondorioz immunoeskasia dutenak, Aspergillus onddoak eragindako infekzioengatik hil daitezke.

Badirudi, aspergilosiaren kasuan behintzat, ospitaleetan berritze-lanetan egotea dela kasu-kopuruaren gehikuntzarekin lotura handiena duen faktorea.Legionella pneumophila makila-itxurako bakterio txiki bat da. Inguruan beti urari lotuta aske bizi daiteke, baina gizakiaren arnas traktuko mukosa inbaditzeko gai da, batez ere ostalariaren defentsak makalduta daudenean. Legionelosi izeneko pneumonia atipikoa sortzen du eta batzuetan hilgarria gertatzen da6.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila