Ugalde, Unai

Ugalde, Unai

Zelula Txikien Misterio Handiak Eta nola Adierazle Fluoreszenteak argibide bihurtu diren

1997/05/01 Ugalde, Unai -

Fluoreszentziaren bidez lortutako irudiak zelula biziaren prozesu ezkutuen adierazle liluragarri bihurtu dira. Etorkizunean gero eta gauza gehiago aztertuko dira bizi-bizian, zelularen egitura eta funtzio konplexuek nekarazi gabe.

Hego Euskal Herriko zientzia: koadro klinikoa

1995/06/01
Titulu horrek analisi derrotista baten sarrera dirudi. Baina, zaude unetxo bat ondorioetara iritsi aurretik. Edozein osaketa bideratu baino lehen gaixotasunaren …

Bioteknologiaz Andrew Willetts-ekin solasean

1986/06/01 Ugalde, Unai -

Andrew Willetts, Birminghan-en jaio zen 1946an; doktoregorako ikasketak Liverpool-eko Unibertsitatean egin zituen, mikrobioei dagokien biokimikan espezializatuz, eta Britainia Haundiko beste Unibertsitate batzutan postgraduko ikerketak egin eta gero izan zen Exeter-eko Unibertsitatean Biokimikako Profesore izendatua.
Willets doktorearen espezialitatean, "interes industrialeko mikrobioen Biokimikan"n, ikerketa garrantzitsuak egin ditu polietilen glikol-en degradazioaz, butano 2,3 diol-en produkzioa lortzeko fermentazio bidez. Baita metanol-aren karbonoa iturri bezala hartuta, proteinen produkzioa lortzen ere.
Ikerketa hauetan aritu eta ICI eta BP industria ahaltsuekin proiektu batzutan lanean, aritu eta ekintza hauek direla medio izan du Unibertsitate eta Enpresa arteko esperientzia baliotsua lortzeko aukera.
British Council eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkartruke-programari esker izan genuen Willetts doktorea bi asterako Euskadira inbitatzeko aukera. Hemen erakutsi genizkion Euskal Herriko bioteknologi mailan aipagarrienak diren industriak: papera, zura eta lurgintza-abereekiko sailetan, batez ere.
Elkarrizketa honetan, Andrew Willetts-en inpresioak jasotzen dira bioteknologi aldetik gure Herriak atera ditzaken posibilitateak aztertuaz.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila