Joan den urtean, Donostiako CEIT ikerketa-zentroko ikertzaile-talde bati, Vanadium Award edo Banadioaren Saria eman zioten. Albisteak banadioari buruzko jakin-mina piztu zuen gure inguruan, eta ezagun askok galdetu zuen banadioak zertarako balio duen eta zein propietate dituen. Artikulu honen helburua galdera horiei erantzun eta metal nahiko ezezagun horren berri ematea da.
Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren uztaila/abuztuko alean aipatu bezala, Altzairu mikroaleatuei buruzko nazioarteko kongresua izan zen Donostian irailaren 7tik 9ra. Jada kongresua pasatu da eta balantzea egitea komenigarria iruditu zaigunez, hona hemen antolatzaileetako baten eskutik berau.
Datorren irailaren 7tik 9ra m-aS’98 deituriko kongresua izango da Donostian. Bertan, 150 adituk omenaldia egingo diote duela bi urte istripuz hil zen Javier Urkolari.
Garai batean, aplikazio zehatz baterako zein material aukeratu behar zen nahikoa definituta egoten zen. Kasu gehienetan, teknikari edo diseinatzailearentzat osagaia edo pieza garatzeko materialen aukeraketa oso mugatua izaten zen. Urteetan zehar, materialen ezaugarriak definituta egoten ziren eta, horren ondorioz, aplikazio bakoitzari zegokion material-mota ia zuzen-zuzenean zehazten zen.