Roa Zubia, Guillermo

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Garuneko aktibitatea argitan

2022/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Neurologoen erronka bat da garunaren aktibitatea fisikoki ikustea. Argia erabilita. Aurrerapauso handia izango litzateke neuronek taldeka nola funtzionatzen duten ikertu ahal izateko. Horretarako, neurologoak eta fisikariak elkarrekin hasi dira lanean; ikerketa-lerro berri bat zabaldu dute Donostiako fisikariek eta Columbia Unibertsitateko neurologoek, Donostia International Physic Center-en, neuronen aktibitatea ikusgai bihurtzeko.

Isabelle Guyon: “Adimen artifiziala ahalik eta jende gehienaren esku jarri behar dugu”

2021/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Askorentzat, adimen artifizialaren aitzindarietako bat da Isabelle Guyon. Irakatsi ordenagailuari gauza bat egiten, eta, seguru asko, Guyonen lana erabiltzen ariko zara, berak asmatu baitzituen ikasketa automatikorako erabiltzen diren oinarrizko metodologiak. Zenbakiak erraz maneiatzen dituzte makinek, baina, benetan giza adimenera gerturatzeko, objektuak zehaztasunez bereizten ikasi behar dute; hala nola gizonak eta emakumeak bereizten, diagnostiko mediko bat bereizten, edo edozein datu-taldetan patroiak identifikatzen. Hain zuzen, horretan egin du funtsezko ekarpena Guyonek. BBVA Fundazioaren Ezagutzaren Mugak saria jasotzera etorri zen Bilbora, eta Guillermo Roak elkarrizketatu zuen Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrilla saioan. Elhuyar aldizkarira ere ekarri dugu.

Mutrikuko amonite erraldoien historia argitzen ari da EHU

2021/05/20

40 urte luzez Mutrikun amonite erraldoiak biltzen aritu ondoren, Jesus Narvaez Amasorrain eta Esperanza Azkarraga Larzanguren bikotearen fosilak EHUra iritsi dira. Mutrikuko amonite erraldoien misterioa argitzen duten hipotesiak lantzen ari dira EHUko paleontologoak.

Muoiak: fisikaren eredu estandarra, kolokan?

2021/04/30

Fisikarien artean eztabaida sortu dute Fermilab-eko Muoi g-2 esperimentuaren emaitza berriek, zalantzan jarri baitute fisikaren eredu estandarra bera. Alegia, partikula subatomikoak sailkatzeko eta nola funtzionatzen duten ulertzeko teoria erlatibistiko kuantikoa.

Stephen Hawking hil da

2018/03/14

Zientziaren ikono bat hil da: Stephen Hawking. 76 urterekin hil da, Cambridgeko bere etxean. Unibertsoaren legeak argitzeko lan handia egin …

Zure domeinua PuntuEus

2015/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Euskararen eta euskal kulturaren domeinua da PuntuEus, eta izen bereko fundazioaren zuzendari Josu Waliñoren esanean, “badu esanahi berezi bat; ez da domeinu normal bat”. Ikuspegi teknikotik, ordea, domeinu normal-normala da: lehen mailako gainerako .com edo .net domeinuak bezala funtzionatzen du, eta baldintza berak bete behar ditu. Berezitasunez, normaltasunaz, ibilbideaz eta etorkizunaz ari da Josu Waliño.

Lehen molekula adarkatua izarrarteko espazioan

2014/09/29

Astrofisikariek, lehen aldiz, molekula organiko adarkatu bat detektatu dute izarrarteko espazioan, isobutironitriloa. Aurkikuntza hiru talderen arteko lankidetzaren ondorioa da: Max …

Saturno bezain zaharrak eraztunak

2014/09/09

NASAren Cassinni zundak argitu du Saturnoren eraztunen adinaren misterioa. Hipotesi baten arabera, eraztun-sistema planeta bera baino berriagoa da, eraztunak …

Ehunka arrain elektriko, mekanismo bakarra

2014/07/23

Sei lerro ebolutiboko arrainek berdin garatu dituzte organo elektrikoak. Aspalditik hartu dute hori zientzialariek eboluzio konbergentearen adibidetzat. Ikertzaile-talde batek duela …

Aerosolak, hodei-sortzaile apartak

2014/06/16

Kutsatutako aireak aerosol asko izaten ditu, eta hodei asko sorrarazten ditu, aerosolek hodeien nukleazioa eragiten dutelako. Baina ikerketa batek frogatu …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila