Pagola Carte, Santiago

Pagola Carte, Santiago

Muskuiluak aitzakia, itsasertzeko ekologiaren hamaika bitxikeria

1999/05/01 Pagola Carte, Santiago -

Udako hilabeteetan hondartzan gaudela edota beste edozein urtesasoitan itsasertzera hurbiltzen garenean, askotan ikusi ahal izan dugu mantu beltz bat arroken gainean. Muskuiluak direla badakigun arren, horrelako komunitatearen barruko bizitzaz eta antolamenduaz ez gara ohartuko. Itsasertzeko substratu gogorretan (harritsuetan) muskuiluez gain bizi diren beste animalia eta algen banaketa eta elkarreraginen haritik tiratzen badugu, ekologiaren zenbait kontzeptu interesgarritara irits gaitezkeela konturatuko gara.

Sipunkulidoak eta phylum delako kontzeptua

1998/10/01 Pagola Carte, Santiago -

Ahoskatzeko zail den hitz honen atzean zer dagoen galdetuta, askori animaliaren bat izan daitekeela bururatuko zaigu, baina oso jende gutxik jakingo du zer-nolako animaliak diren, hau da, azken finean haien gorputzaren itxura zein den. Zalantza hori irakurleari argitu nahian, zizare itxurako animalia itsastarrak direla esango dugu oraingoz. Baina kontuz, nahiz eta zizareak izan, ez dute segmenturik gorputzean, hain ezagunak diren lur-zizareek (anelidoek) edo heste-zizareek (platihelmintoek) ez bezala.

Cacyreus marshalli: zure geranioak jan(go) dituen tximeleta

1998/02/01 Pagola Carte, Santiago -

Tximeleta baten irudia burura datorkigunean, gehienok, haren edertasunari lotuta, gizakioi dagozkigun beste balore eta sentimendu batzuk asmatzen ditugu, berarekin hegan egingo balute bezala. Horrela, animalia arin eta “pisurik gabeko” honi jende askok ez lizkioke inoiz gure arazoak leporatuko. Askotan, ordea, gauzak oso bestelakoak direla jakin behar dugu. Tximeleta espezie askoren beldar-faseak oso kaltegarri gerta dakizkieke ekonomikoki garrantzitsuak diren landareei. Espezie horien guztien artean, Cacyreus marshalli dugu, azken bolada honetan entomologoen zirkuluetan “modan” dagoena.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila