Martinez Lizarduikoa, Alfontso

Martinez Lizarduikoa, Alfontso

Baleen sekretuak

1991/09/01 Martinez Lizarduikoa, Alfontso -
Sarda taldea -

Balen bizarrak dituzten zetazeoak mistizeto izenekoak dira. Hauek dira, normalean, benetako baleatzat hartzen direnak. Espezie horien artean gehien nabarmentzen direnak ondokoak ditugu: balea grisa, xibarta, zerea eta euskal balea.

Zelakantoa: fosil bizidun baten historia liluragarria

1990/12/01 Martinez Lizarduikoa, Alfontso -
Deboniar aldiko ur beroetan orain del 400 milioi urte Sarkopterigio deritzon enda sortu zen. Hezurdun arrain berezi haiek airea arnasteko …

Baleen ahaide zaharrak: 300 milioi urteko ibilbide ebolutiboa

1990/02/01 Martinez Lizarduikoa, Alfontso -

Baleek eta euskaldunok erlazio estua izan dugu mendetan. Kostaldeko herrien armarriak eta bertsolarien kronikak horren lekuko dira besteak beste. Baina gauza hauek nahikoa ezagunak dira gure artean. Ez da horren ezaguna baleen lerro ebolutiboa ordea.

Iguanodonak, Euskal Herriko lehen ornodunak?

1988/10/01 Martinez Lizarduikoa, Alfontso -

Errioxan egindako ikerketen arabera, Europako dinosauruen oinatz fosilen aztarnategirik garrantzitsuenean aurki gaitezke.

Arantzadi elkartekoekin solasean

1988/10/01 Martinez Lizarduikoa, Alfontso -

Donostiako Arantzadi Zientzi Elkarteko Geologi Saila, azken urteotan Errioxako Dinosauruak aztertzen ari da. Beren lanak MUNIBEn argitaratu dituzte; Zientzi Elkarteko aldizkarian hain zuzen.

Santiago Jimenez-ekin elkarrizketan

1988/10/01 Martinez Lizarduikoa, Alfontso -

Santiago Jimenez Garcia, Iberduero-ko Mineralogi eta Paleontologi Saileko delegatua da. Duela 150 milioi urte Lurrean hedaturik zeuden dinosauruenganako zaletasun handia du eta Errioxan aurkitutako iknitei (oinatz fosilei) buruz ikerlan garrantzitsuak egina da.

Fisika Newtondarren faltsazioa

1988/02/01 Martinez Lizarduikoa, Alfontso -

Newton jakintsuak "Principia Mathematica" liburu famatua argitaratu zuenaren 300. urteurrena aurten ospatzen ari dela eta, Newton-en teoriari buruzko alderdi filosofikoaz aritzeko eskatu didate. Eta horixe egingo dut hain zuzen. Newton-en teoria, gaur eguneko zientziaren filosofo ospetsu zenbaitek nola ikusten duen azalduko dizuet. Baina kontuz! Filosofo horien jarrerak desmitifikatzaileegiak izango dira, eta beraz, zailak onartzen. Zuek duzue horretan hitza. Lan hau gainera, Newton-en mendeurrena ospatzeko "Elhuyar. Zientzia eta Teknika" aldizkariak argitaratutako azken artikulua da.

Kaluza eta Klein-en teoriak: hamaika dimentsioko mundua

1987/04/01 Martinez Lizarduikoa, Alfontso -

Materia definitzeko ditugun lau oinarrizko indarretatik bi batu egin dira esperimentalki (elektromagnetikoa eta ahula). Indar bortitza batzeko Batasun Handieneko Teoriak sortu dira (esperimentalki frogatu gabe oraindik). Baina fisikari teorikoek teoria superzabal baten bila dabiltza lau indarrak marko teoriko soil batean elkartzeko. Horretarako Supersimetria deritzen ereduak sortu dira, Supergrabitazioaren teoria orokorrak moldatuz. Baina, N=8 teoria supergrabitatorioa da errealitate fisikoarekin egokitasunik handiena duena. Teoria horrek suposatzen duenaren arabera, espazioak eta denborak kuantizatuak eta aldakorrak izan behar dute distantzia superlaburretan.

Grabitazio kuantikoa. Teoria supergrabitatorioak

1987/02/01 Martinez Lizarduikoa, Alfontso -

Elektrodinamika kuantikoak lortutako arrakastak zientzilariak eremu elektromagnetikoa eta ahula batzera bultzatzen ditu, eta horretarako gauge simetria boteretsuagoa asmatu behar da.

Indar kosmikoen batasuna

1986/12/01 Martinez Lizarduikoa, Alfontso -

1760-70 urte bitarteko hasieran, kosmosean dauden oinarrizko lau indarretatik mekanika kuantikoaren bitartez deskribatua izan den bakarra Elektromagnetikoa dugu. Deskribapen horren bidez Elektromagnetika, Quantum Elektrodinamika (QED) bihurtu zaigu (1). QED-k arrakasta izugarria lortu du giro zientifikoetan, duen zehaztasunagatik eta baita fenomenoak aurresateko duen gaitasunagatik ere. Gainera QED deritzona birnormaliza daitekeen teoria da. Teoria honek duen paregabeko arrakasta, bere barneko egituraren simetrian datza.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila