Martinez Lizarduikoa, Alfontso
1995/05/01
Supertxikia den unibertsoaren aurkikuntza izan da gure mendeko iraultzarik handienetakoa. Mundu subatomikoaren jokabidearen (eta beraz kontrolaren) azterketa, jadanik, ia-ia ehun …
1994/11/01
Britainar Columbian, Kanadako mendialdean, 1909. urtean, Kanbriar aldiko oso fosil bitxiak aurkitu ziren. Fosil horiek garai urrun haietan itsasoan bizi …
1994/04/01
Posible ote da fisiko hutsa den makinari gizakiok daukagunaren antzeko adimena ezartzea? Hori da “Adimen artifiziala” izeneko programaren helburua.
1994/02/01
Gure planetaren eboluzioan garatu den egitura konplexuena gizartea dugu. Etengabe mugitzen ari den giza multzo konplexu hori ulertu eta ikasteko …
1994/01/01
Gizaki euskalduna Pirinioetan isolatutako
Cromagnon talde baten ondorio zuzena baino ez dela kontutan hartzen badugu, paleoantropologiako bixi preziatua dugula onartu …
1993/08/01
Martinez Lizarduikoa, Alfontso -
Epe laburrean, Frantziako Iraultzak Antoine Abbadiarengan izan zuen eragina kaltegarria zela esan liteke, zeren eta horregatik Antoineren aita erbesteratu egin …
1993/01/01
Martinez Lizarduikoa, Alfontso -
Zulo beltza zer den egoki interpretatzeko, guretzat oso ezaguna den izar batetik hasiko gara: Eguzkitik.
1992/07/01
Martinez Lizarduikoa, Alfontso -
Siberiako estepan Europan ezagutzen ez zen animalia ikaragarri handia omen zegoen: bertakoek Mamut izenez deitzen zutena. Animaliatzar horren hondakinak nonnahi …
1992/03/01
Martinez Lizarduikoa, Alfontso -
Merton-i, periskopiaren ondoan grabitaziorik gabe flotatzen ari zela, kanpo aldeko bela erraldoiak ontzia betetzen zuela iruditu zitzaion. Bai, kanpoan 500.000 …
1991/10/01
Martinez Lizarduikoa, Alfontso -
Lurreratu egin nintzen zaldiak atseden har zezan, eta ortzi ertzean sartzen ari zen eguzki ederra ikusi ahal izan nuen. Han izugarri ondo egon nintzen nire pentsamenduetan murgildurik zeruari begira. Bapatean, atzekaldetik zarata bat entzun nuen. Bueltatu ondoren, hogei urratsetara edo, gizakume antzeko izaki ikaragarri handia ikusi nuen; ilez beterikoa. Berehalaxe bururatu zitzaizkidan Elurretako Gizatzarraz hainbat aldiz entzundako kondairak. Orain gogoratzen naizenez, izaki hark bi metroko altuera zeukan eta, hotz handia bazegoen ere, biluzik zebilen. Bere aurpegia zurbila zen (txinatarren antzekoa) eta buru erdian ile-sorta bat sortzen zitzaion. Aurpegian ile gutxi zeukan. Oinak launak zituen, eta eskuak itzelak ziren. Besoak, izterrak eta bularra ikaragarriak benetan. Berak ez ninduen ikusi, eta nik zelatan iraun nuen bospasei minutu inguru. Antza denez, beste animalia baten zain zegoen. Gero mugitzen hasi zen, lasterka, trebetasun handiz, desagertu arte.