Goi-mendietako paisaiaren elementurik bereizgarrienetakoa izotz-aroko glaziarrek eragindako higaduraren ondorioz sortu diren goi-mendietako lakuak (Pirinioetan iboiak edo estanyak) dira.
Menditik ibiltzea gustuko dutenek, segur aski, noizbait botekin zapaldutakoan ura jariatzen duten esponja moduko larre hezeak zeharkatu dituzte. Gure mendietan, drainatze eskaseko lepoetan, hegien erlaitzetan edo beste erako toki lauetan garatu ohi diren larre berezi hauek zohikaztegiak dira: gure hezegune-mota ezezagunenak.
Euskal Herria hedadura handiko lurraldea ez bada ere, eskualde biogeografiko Eurosiberiarra eta Mediterraneoaren artean kokatuta egotea eta bere orografia malkartsuaren ondoriozko estai bioklimatikoen ugaritasuna dela medio, aniztasun eta orijinaltasun biologiko eta ekologiko handiko lurraldea da. Bizkaiko golkoko kostaldetik eta Pirinioetako gailurretatik Ebro ibaiaren Erribera eta Bardeetako estepetaraino, egoera klimatiko, geologiko eta orografiko ugaritara lotutako ekosistemen mosaiko aberatsa eta askotarikoa zabaltzen da.
Aurreko zenbakian aipatu genuen moduan, orain dela gutxi arte hezeguneen biologiaren ikerketa hauetako batzuetan agertzen diren ur-hegaztien komunitate joriak aztertzera mugatu da, baina zorionez, azken urteotan hezeguneen biologia eta ekologiari buruzko ikerlanen emendioak, alderdi hauetan dibertsitatea, endemikotasuna, bakantasuna, ekosistemaren funtzionamendurako garrantzia eta batzuetan, parametro erlatiboa izan arren, edertasuna eta antzeko faktoreen aldetik, izaki bizidun liluragarriak eta normalean ezezagunak bizi direla frogatu du.
Denbora luzez leku babesgabe eta osasungaitz modura onartuak izan arren, hezeguneak azken hamarkadetan arreta gehien erakarri duten ingurune naturalak dira, inongo zalantzarik gabe; izan ere, alderdi hauetan dugun aberastasun natural handiak eta ingurugiroaren osasun ekologikoaren adierazle bezala duten zeregin garrantzitsuak naturaren kontserbaziorako alderdi enblematiko bihurtu baitituzte.
Lehen hurbilpena egin genuenetik irakurle, denbora franko iragan da. Euskal Herriko kostaldea aztertu dugu denbora-tarte honetan eta ondokoa duzu azken artikulua. Bizkaiko itsaslabarrei eta kosta babesteko dauden bitarteko administratiboei gainbegiratua egingo diegu jarraian, sailari amaiera emanez.