Estonba Mintxero, Mikel

Estonba Mintxero, Mikel

Euskal Herriko hezeguneak (eta XII): hezegune artifizialak

2001/05/01 Estonba Mintxero, Mikel -

Euskal Herriko hezeguneak ezagutu eta ulertzea helburu dituen artikulu-sorta hau ezin da amaitutzat eman gure geografian sakabanatuta dauden hezegune artifizialez hitz egin gabe, izan ere, horietako askok, denboraren poderioz, naturalizazio-prozesu ikusgarriak ezagutu baitituzte eta, horri esker, balio ekologiko handiko hezegune bilakatu dira.

Euskal Herriko hezeguneak (XI): ibaiertzetako basoak eta ibar-basoak (eta II)

2001/04/01 Estonba Mintxero, Mikel -

Aurreko hilabetean ibaiertzetan garatzen diren baso-ekosistema hezeak azterzeari ekin genion. Onduan, ibaien dinamikarekin erabat erlazionatutako hezegune berezi hauen ezaugarriak eta landarediaren egituraketa aztertu genituen. Oraingoan, ordea, ibaiertzetako basoetako eta ibar-basoetako fauna eta horien egoera Euskal Herrian helarazi nahi dizuegu.

Ibaiertzetako basoak eta ibar-basoak Euskal Herrian

2001/04/01
Ibaiertzetako baso eta ibar-basoen egoera oso desberdina da isurialde atlantikoko edo mediterraneoko ibaietan.

Euskal Herriko hezeguneak (X): ibaiertzetako basoak eta ibar-basoak (I)

2001/03/01 Estonba Mintxero, Mikel -
Ibaiertzetako basoak eta ibar-basoak aldizkako uholdeek eta horiek ertz eta lurmenetan utzitako ekarpenek sortutako baso-ekosistema hezeak dira.

Euskal Herriko hezeguneak (IX): lautadako ibaien inguruetan sortutako hezeguneak

2001/02/01 Estonba Mintxero, Mikel -

Ibaiertz eta ibai ondoko lurmenetan aldizka gertatzen diren uholdeek eta maila freatikoaren lurrazalarekiko hurbiltasunak ibaien dinamikarekin lotutako ekosistema heze desberdinak garatzea ahalbidetzen dute. Oro har, ibaiekin erlazionatutako hezeguneak bi eratakoak izan daitezke: alde batetik, lautadako ibaien inguruetan, maila freatikoa azaleratzearen ondorioz sortutako hezeguneak eta, bestetik, ibaien bi aldetako basoak.

Lautadako ibaien inguruetan sortutako hezeguneak Euskal Herrian

2001/02/01
Euskal Herrian, lautadako ibaien inguruetan sortzen diren hezeguneen egoera nahiko larria dela esan daiteke. Berez, hezegune-mota hori ez da inoiz ...

Euskal Herriko hezeguneak (VIII): barrualdeko urmael endorreikoak

2001/01/01 Estonba Mintxero, Mikel -

Egun Ebroko sakonunea izenarekin ezaguna den eskualdea Mesozoiko osoan eta Tertziarioaren hasieran sakonera handiko itsaso baten azpian zegoen harro sedimentario zabala zen. Pirinioak eta Kataluniako itsasertzeko mendilerroak altxatzean, aipatutako itsasoa itxita geratu zen eta sedimentazio kontinentaleko erregimena zuen aintzira handia bilakatu zen.

Urmael endorreikoak Euskal Herrian

2001/01/01
Gainerako hezeguneetan gertatzen den moduan, Euskal Herrian ez dugu tamaina handiko urmael endorreikorik aurkituko.

Hezegune karstikoak Euskal Herrian

2000/11/01
Euskal Herrian aurkitzen ditugun hezegune karstiko gehienak tamaina txikiko disoluzio-dolinak iragazgaitz bihurtutakoan sortutakoak dira.

Euskal Herriko hezeguneak (VII) barrualdeko hezegune karstikoak

2000/11/01 Estonba Mintxero, Mikel -

Euri-urak, lurrazalaren gainean erortzen denean, hainbat bide har ditzake. Ezagunenak lurrazaleko ubideak (ibaiak, errekak...) dira, baina ezezagunagoak izan arren, aurrekoak bezain garrantzitsuak dira lur azpiko harrietan urak ireki eta jarraitzen dituenak. Zalantzarik gabe, uraren eta harrien arteko elkarrekintzen adibiderik deigarrienetakoa erraz disolbatzen diren arroken (nagusiki kareharri eta igeltsuen) formazioetakoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.