Sormena, elkarlana, dibulgazioa eta diziplinartekotasuna. Balio horien argitara abiatu ziren joan den urrian 2013ko CAF-Elhuyar sariak, "Elhuyar efektua" leloarekin. Euskarazko …
Gaur banatu dira 2013ko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak. Dibulgazio-artikuluen kategorian Gorka Azkune Galparsorok eta Eneko Bachiller Otamendik jaso dituzte sariak. Kazetaritza-lanen arloan Gorka Zabaleta Lopetegik eta Amaia Portugal Gonzalezek, eta, zientzia gizartean sorkuntza-beka, berriz, Xabier Erkizia Martikorenarentzat izan da. Azkenik, Elhuyar Fundazioaren Merezimendu saria Udako Euskal Unibertsitateak jaso du.
Haustura hidrauliko bidez Araban gasa erauzteko asmoak eztabaida bizia eragin du proposatu zen unetik bertatik. Proposamenaren albistea 2011n izan genuen, …
Euskal kostaldeko arrain arrek emetzearen zantzuak dituztela ikusi dute EHUko Biologia Zelularra Ingurumen Toxikologian taldeko kideek. Aurkikuntza Urdaibain egin zuten 2007/08 urteetan, eta, orain, beste hainbat estuarioetan ere gertatzen dela berretsi dute. Emetzearen eragileak estrogenoaren antzera jokatzen duten kutsatzaileak dira, eta, besteak beste, arrain arrek oboziotak —heldu gabeko obuluak— garatzea eragiten dute.
Eguzki-sistemako bi aurkikuntzaren berri eman du gaur Nature aldizkariak, artikulu banatan. Lehenengo protagonista Kariklo objektua da; izan ere, inguruan eraztunak dituela detektatu dute Brasilgo MCTI behatokiko astronomoek. Orain arte, Eguzki-sistemako planeta erraldoietan bakarrik detektatu dira eraztunak. Bigarren protagonista Eguzki-sistemaren mugetan detektatu dute Estatu Batuetako Gemini behatokiko astronomoek, barnealdeko Oorten lainoan: 2012 VP113 izena du, eta duela hamar urte eremu hartan detektatutako Sedna planeta nanoaren parekoa da. Aurkikuntzak adieraziko luke Sedna ez dela bere gisako gorputz bakarra eremu horretan.
Helena Dias Daviden “Ozeanoetako arriskuak” eta Aitor Larrañaga Esparteroren “Besarkada birsortzailea” argazkiek jaso dituzte EHUko Ikerketako Zerbitzu Orokorrak (SGIker) antolatutako …
0,09 gramoko diamante baten ezpurutasun batean, mantuaren trantsizio-eskualdeko uraren lehen frogak aurkitu ditu Edomontongo Unibertsitateko ikertzaile-talde batek. Ezpurutasuna ringwoodita izeneko mineralaren 40 mikrometroko inklusio bat da. Oso presio handitan sortzen den olibinoaren forma bat da, eta, orain arte, meteoritoetan bakarrik aurkitu izan da, edo laborategian sintetizatu.
Papilio generoko tximeletak imitatzaileak dira. Tximeleta toxikoen hegoetako patroiak imitatzeko gai dira, eta, horrela, harrapariak uxatzen dituzte, berez toxikoak ez …
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa k honela bereizten ditu:
Soinu : Objektu baten bibrazioek ingurune elastiko batean (adibidez, airean) …
Garenari beste ikuspuntu batetik begiratzeko, eta gugan bizi diren mikroorganismoen pisua zenbatekoa den adierazteko, trikimailu eraginkor bat hau da: zelulen …