Europako Batzordeak eta Birziklatze Industriak 1998an izandako bileretan birziklatzeari buruzko bilkura luze eta zabala egin beharra agerian geratu zen eta luze gabe lanari ekin zitzaion. Urtebete geroago Birziklatze Foroa jarri zuten martxan eta, bertan, Antton Azkonak parte hartu zuen. Hain zuzen, bera izan zen amaierako txostena idazteko arduraduna.
CETENASA, Nafarroako Zentro Teknologikoak S.A., 1989. urtean eratu zen ofizialki. Hala ere, zentroaren ernamuina aspaldidanik sortuta zegoen eta hainbat jarduera ordurako ondo uztartuta zeuden. Horregatik, aurten 20. urteurrena ospatzen ari dira. Denbora horretan guztian Nafarroako enpresetan garapen teknologikoa bultzatzea eta ezartzea izan da zentroaren xedea; horretarako, enpresa txiki eta ertainek eurek bakarrik eduki ezin dezaketen I+G+B departamentu gisa jokatzen du.
Eguzkia energia-iturri paregabea denik ezin uka dezake inork, bizia ere zor baitiogu. Eguzkitik ikaragarrizko energia-kopurua jasotzen dugu egunero Lurrean eta gizakiok altxor hori nola ustiatu ere ikasi dugu. Eguzki-energiak leku garrantzitsua dauka energia berriztagarrien artean, eta gizartean ere, gero eta erabiliagoa da. Eguzkiak bidalitako energiak bi aplikazio-bide ditu: berotasuna zuzenean erabiltzea bata, hau da, energia termikoki erabiltzea, eta energia hori elektrizitate bihurtzea bestea, hau da, energia bide fotovoltaikotik erabiltzea.
Lanera egunero eramaten gaituen autoa, zein ordutan bizi garen esaten digun erlojua, trena, hegazkina, grabagailua,... eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat eta hainbat tresnak makina-erreminta dute oinarrian. Batzuek makina-erreminta bidez egiten dira; besteek produkzio-katean urrunago dituzte bi hitz horiek.