Kaloria gutxiko dietak, osasunari onura ekartzeaz gainera, zenbait animaliaren bizialdia luzatzen duela ikusi dute ikertzaileek, eta gizakiekin ere gauza bera gertatzen ote den jakin nahi izan dute aspaldi. Gaurko Nature aldizkarian, rhesus makakoekin egindako ikerketa luze baten berri eman dute, eta, emaitzen arabera, kaloria gutxiko dieta jaso duten makakoak ez dira dieta arrunta jaso dutenak baino luzeago bizi.
Hubble teleskopioaren behaketen bidez, Plutonen bosgarren satelitea aurkitu dute astronomoek. S/2012 (134340) 1 izen ofiziala eta P5 izen arrunta jaso …
Ortzadar-amuarrainaren usaimen-ehunean zelula magnetikoak bereizteko gai izan dira Munich-eko Ludwig Maximilians Unibertsitateko ikertzaileak. Amuarrainek bezala beste hainbat animalia migratzailek …
Duela 40.000 eta 10.000 urte artean Europan bizi izan ziren Homo sapiens ek arrasto aberatsa utzi zuten Ekainen, Santimamiñen, Altamiran, …
Erradioaktibitateak gorputzean eragindako kalteak arintzen laguntzen duten bi proteinaren berri jaso du ekaineko Nature Medicine aldizkariak. Saguetan egindako esperimentuetan ikusi …
Garunean zirkulatzen duen likido zefalorrakideotik elektrizitatea ekoizteko modua asmatu dute Massachusettseko Teknologia Institutuan: likidoan den glukosa oxidatuz funtzionatzen duen erregai-pila bat. Zentimetro karratuko 1 eta 100 mikrowatt arteko potentzia sortzen du, eta, gutxi izanagatik, ikertzaileen esanean aski da etorkizuneko inplante medikoen beharrizan elektrikoak asetzeko. Izan ere, potentzia ultratxikiko bioelektronikaren goraldiari esker, oso gailu eraginkorrak garatu dira, mikrowatten eskalan funtzionatzeko gai direnak.
Europako 100 errekatan orbela zer abiaduratan deskonposatzen den ikertu dute RIVFunction proiektuan, eta toki guztietan errepikatzen diren patroiak neurtu dituzte. Materia organikoaren deskonposatze-abiadura erreka eta ibaien osasun-adierazleetako bat denez gero, halako patroiak identifikatzea baliagarria da deskonposatze-abiadurari loturiko txekeo-tresnak garatzeko. Izan ere, oraindik ez dago tresna estandar askorik ekosistemen funtzionamendua aztertzeko.
Amaren odola, aitaren listua, sekuentzia-teknikak eta bioinformatika baliatuz, Washingtongo Unibertsitateko ikertzaileak gai izan dira 18 asteko fetu baten genoma iragartzeko …
Ekainaren 5ean Nazioarteko Ingurumen Eguna ospatuko da. Krisiaren testuinguruan, ekonomia hartu du Nazio Batuen Erakundeak egunaren ardatz, eta "ekonomia berdea" …