Barrenetxea, Tere

Barrenetxea, Tere

Elhuyar Fundazioa

1994.ko Nobel Sariak

1994/11/01 Barrenetxea, Tere -

Kimika
George A. Olah Fisika
Bertram Brockhouse
Clifford Schull

Fisiologia eta
Medikuntza

Alfred Gilman
Martin Rodbell

Petrolioaren itsas garraioa: Erraldoi kezkagarriak

1993/02/01 Barrenetxea, Tere -

Orain dela bi hilabete, Eagean Sea petroliuntziak A Coruñako kostaldean izandako istripuak berriro jarri dizkigu begien aurrean munduko hainbat kostaldetan lehenago ere ikusiak genituen imajina kezkagarriak: itsasoa sutan, hondartzak belztuta eta hegaztiak petrolioz blai. Hilabete geroago, urtearen hasierarekin, Shetland irletan oraingoan, Braer petroliuntziaren txanda izan da. Dudarik gabe ez dira azkenak izango: petrolio-kontsumoak itsas garraioa ezinbesteko du eta, beraz, teknologia berriek eman ditzaketen laguntza guztien beharra izango dugu istripu-arriskua ahalik eta txikiena izan dadin.

Sexu-testak direla eta

1992/07/01 Barrenetxea, Tere -

Joko Olinpikoek, goi-mailako kirol-iharduera guztiek bezala, publiko orokorrarentzat guztiz ezezagun diren alderdi asko dituzte. Horien artean emakumeentzako probetan parte hartzeko kirolariek gainditu behar duten sexu-testarena dago. Bartzelonako Jokoetan erabiliko den proba berriak, ez ditu isil erazi test zaharrak zenbait zientzilari eta kirolariengandik jaso dituen kritikak.

Erasmus edo Europan barrena ibiltzeko programa

1992/04/01
Erasmus izeneko programa Europako Komunitateak 1987/88 ikasturtean martxan jarritakoa da. 1992ko Merkatu Bakarra atarian izanik, unibertsitate-tituluen herrialde batetik besterako ...

Itaipu erraldoietan erraldoia

1992/01/01 Barrenetxea, Tere -
Brasil, Argentina eta Paraguayk elkarrekin topo egiten dute maparen txoko batean. Jauzi horietatik ibaian gora, Parana ibaian gora, filmeko misiolariak ...

Hotzaren prezioa

1991/07/01 Barrenetxea, Tere -

Hozkailu eta izozkailuen isolamenduaren osagaietako bat klorofluorokarbonoak dira. Produktu hauek ozono-geruzari eragiten dioten kaltea dela eta, azken urte hauetan sortu den polemikak hozkailuek duten beste alderdi kezkagarri bat alboratu du.

Hartz arrea Ba omen zoaz betirako!

1991/04/01 Barrenetxea, Tere -

Gure inguruan badira hartz arrearen lurralde izandako bi gune: Kantabriar mendikatea eta Pirinio mendiak. Baina biak oso etxe baldar bihurtu dira aspalditxo hartzarentzat. Gizakiak era askotara ezarri dion presioak ia guztiz desagerterazi egin du. Ale bakan batzuk gelditzen dira bi gune hauetan eta ez dirudi urte luzetan iraungo dutenik. Bai Frantzian, bai Espainian, hartza babesteko lege eta neurriak ezarri dira azken urte hauetan, baina gero eta argiago dago ez direla aski izango. Lortutako babes legalak eta talde eta pertsona batzuek egindako lanek ez dute lortu hartz-populazioa bi gune hauetan egonkortzea. Denbora gutxi barru betirako desagertuko da gure inguruetatik.

Lur arraroak

1990/11/01 Barrenetxea, Tere -

Lur arraro deritze 21 eta 71 zenbaki atomikodun elementu kimikoen artean dauden 17 metalei eta baita elementu horiek sortzen dituzten konposatuei ere.

Einstein anderea: ezusteko aurkikuntza

1990/07/01 Barrenetxea, Tere -

Orain aste batzuk ikusi ahal izan dugu Euskal Herriko zinemetan “Camille Claudel-en pasioa” izeneko filme hunkigarria. Filme hori ikusi dugun asko harriturik geratu gara datu batekin: Rodin eskultore goraipatuaren zenbait obratan Camille Claudel-en partaidetza zenbaterainokoa izan zen jakin ahal izan dugu. Ez Rodin-ek, ez historiak, ez dute ordaindu emakume horrekiko duten zorra. Ez dirudi hala ere kasu bakarra denik. Orain dela gutxi aurkitutako Albert Einstein-en idazki batzuetan oinarrituz, bere lehen emazteak uste baino paper garrantzitsuagoa jokatu zuela dio zenbaitek. Itxuraz, erlatibitateari buruz lehen artikulu originala biek idatzi zuten.

Kaoba edo oihanak soiltzen direnekoa

1989/01/01 Barrenetxea, Tere -

Zur nobleen erabilerak historia luzea du arkitekturan eta zurgintzan. Oso preziatuak izan dira mendetan zehar, eta oraindik ere hala dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.