Urtero bezala aurten ere Nobel Sariak banatu ditu Suediako Nobel Akademiak. Zientziaren inguruan aurten emandako sariei buruz zerbait azpimarratu behar bada, hartzaileen egokitasunari buruz komunitate zientifikoan egon den adostasuna da. Medikuntzako Nobel Sariaren hartzaileak, Susumu Tonegawa japoniarrak, gizakiaren sistema inmunologikoaren ulermenaren bidean oso ekarpen garrantzitsuak egin ditu. Fisika eta Kimikazko Nobel Sariak, pil-pilean dauden eremuetan lan egiten duten ikerlariei banatu zaizkie.
Uraren ezaugarri bitxi eta bereziek ez dute kimikaren zenbait lege betetzen, baina horri esker, biziaren garapenerako beharrezko dugun zenbait baldintza betetzen du. Uraren portaera bitxi eta gaitasun harrigarriak ikusiko ditugu eta bere egituraren arabera uretan espero zitekeenetik noraino urruntzen den aztertuko dugu. Zaila da uretan normaltzat jo daitekeen ezaugarririk topatzea.
Bainerako kanila tantaka ari da. Segundo bakoitzeko tanta bat erortzen da, bainerako uretan uhin txiki bat sortuz. Bidaia hori bizpahirutan egin ondoren, uhina guztiz desagertuko da.
Martxoaren 13an inauguratu zen Parisen, munduko zientzi museorik ederrenetakoa izango den Zientzia eta Industriaren Hiria proiektuaren parte bat. Presazko inaugurazioa izan da, Halley kometaren atzetik bidalitako Giotto zunda europarraren eta kometa beraren gertueneko hurbilketarekin bat egin zezan, hain zuzen.
Sari asko banatzen da urtero mundu osoan zehar. Hauen artean Nobel Sariak preziatu eta ezagunenak dira.