Dakizun moduan, bi karga elektriko daude: negatiboa eta positiboa. Berdinak direnean aldaratu egiten dira, eta desberdinak direnean erakarri. Adibidez, bi karga positibo elkarren ondoan jarrita aldaratu egingo dira. Elkarren ondoan jarritakoak karga negatibo eta positibo bana baldin badira, aldiz, erakarri egingo dira.
Esperimentua egiteko edalontzi luze samarra, kandela, ozpina, bikarbonatoa eta pospoloak behar dituzu.
Gaur gure txanpon berria ikertuko dugu; euroa, alegia. Eta su eman arren ez dela erretzen ikusiko dugu.
Ziur aski, noiz edo noiz izan duzu kaiola famatu honen berri, baina akaso ez dakizu oso garbi zertan datzan. Bada, horrelako kaiola bat egingo dugu.
Tximeleten artean badira usaimen-kontuetan benetako ‘txapeldun’ direnak. Sits-espezie batzuetako arrek, esaterako, hainbat kilometrotatik usain ditzakete emeak. Mila bilioi molekularen artean emearena bakarra bada ere usainduko dute eme hori.
Sartuko al zenuke arrautza botilan? Gai izango al zinateke? Saia gaitezen.
Jakin badakizu Eguzkia ekialdetik atera eta mendebaldetik sartzen dela. Batetik bestera egiten duen ibilbideaz baliatuko gara eguerdia noiz den jakiteko.
Inoiz ez zenituen txanpon berdeak ikusiko, ezta? Bada, orain egin egingo dituzu.
Esaldi ezagun horrekin agurtu zuen Arkimedes jakintsu greziarrak Ptolomeo Soter erregea. Sirakusa-n izan zen hori, jakintsua bizi zen herrian. Ikus dezagun zer gertatu zen.