Herentziaz iritsi da ordenagailuetara teklatuko hizkien antolaketa. Idazmakinetarako sortu zen eta alfabetoaren ordena bera ezarri zuten hasieran. Lehen idazmakinak erabiltzean sortzen ziren arazo mekanikoak konpontzeko, aldaketak egin zizkioten gero. 150 urte pasa dira ordutik, eta asko izan dira teklatu-sistema horren desegokitasuna agertu dutenak. Diseinu erabiltzeko errazagoak asmatzen lan handiak hartu dituzte batzuek, baina ez dute lortu teklatu traketsa baztertzea.
Datozen urteotan telekomunikazioen merkatuan lehiatuko diren bi sistemak dira. UMTS telefonia mugikorraren hirugarren belaunaldia da, telekomunikazio-enpresa erraldoien azken apustua, erakunde publikoen babesa izan arren iragarri baino beranduago iritsi dena. WiMax informatikaren munduak telekomunikazioen bazkalekura jauzi egiteko erabiliko duen zubia da. Haririk gabe Internetera sartzeko eremuak sortzen ditu oinarrian, baina eskaintzen duen banda-zabalera eta eskualde osoak estaltzeko duen gaitasuna direla eta, iraultza iristear dagoelako irudipena eskaintzen du.
Unibertsitateak, erakunde publikoak, nazioarteko enpresa handiak eta hiritar elkarteak, guztiak jarri ditu ados WiFik, eta Internet sarearen hedapen-olatu berria bultzatzeari ekin diote denek batera. Edozein tokitan ezar daiteke, merkea da, instalatzeko erraza eta konexio-abiadura egokia eskaintzen du. Internet informazioaren autobideetatik askatu eta arnasten dugun airera iritsi zaigu.
Hegan egiteko gogoa aspaldikoa bazen ere, XVIII. mendearen azken zatian, globoen asmakuntzak, norabidea eta abiadura gehiegi menderatzeko aukera handirik gabe, baina, gutxienez, lurra zerutik begiratzeko parada eskaini zuen. Hilabete gutxian globo-hegaldi ugari egin ziren Frantzia, Ingalaterra, Italia eta Amerikako Estatu Batuetan, eta 1785eko urtarrilean, Mantxako kanala airez gurutzatzea izan zen norgehiagoka horren emaitza.