Bi dira hona ekarriko ditugun jokoak: Hnefatafl eta Tablut izenekoak. Hnefatafl jokoa vikingoen artean zen ezaguna eta haiek zabaldu zuten. Tabluta, aldiz, laponiarrek jokatzen zuten.
Elhuyar. Zientzia eta Teknika 43. eta 44. aleetan, abako txinatarrean batuketa, kenketa, biderkaketa eta zatiketa egiteko arauak eman ziren. Oraingo honetan, berriz, erro karratua eta kubikoa nola atera adieraziko dugu.
Biderkaketari gagozkiolarik, kasu berezi bat aipatu behar da. Gorago aipatu eskuzko biderkaketan, eskuetan jaitsitako hatzak 10az biderkatzen zela genion.
Gure sistema agertu arte nola konpontzen ote ziren eragiketak egiteko? Galdera honi buruz arituko da artikulu hau. Aurkitu diren aztarnei esker gizakiak nola kalkulatu izan duen esan dezakegu gutxi gorabehera.
Sistema hinduak Europaraino heltzeko mila urte behar izan zituen, arabiarrak bitartekari izan zituelarik. Arabiarrak hedatu zirenean herri guztietan zeuden lan greziarrak, filosofikoak, zientifikoak edo literaturazkoak bildu eta arabieratu egin zituzten.
Hasierako zenbaki-sistemak printzipio batukorraz baliatzen ziren, hau da, zenbaki bat adierazteko zifrak behar adina aldiz errepikatzen ziren. Esaterako 2619 zenbakiak, sistema batzuetan, hamazortzi ikur beharko lituzke.