Pitagorasek landutako teoria desberdinen bidez, zenbakiak neurtzeko tresnak baino askoz gehiago direla erakutsi zaigu. Batetik bederatzi arteko zenbaki bakunak bizitzaren esperientziak isladatzen dituzten ezaugarriekin lotu izan dira. Hamarretik gorako zebakiak berriz, konposatuak dira eta beraz, hasierakoen errepikapen hutsatzat hartu ohi dira. Zenbakiek printzipioak adierazten dituzte maila unibertsalean eta norberaren ezaugarriak eta ahalmenak maila pertsonalean.
Bigarren milurtekoa amaitzear dago jadanik eta horrek halako giro mistikoa, ezkorra, sinesbera edota tragikoa ekarri du. Esandakoaren lekukotzat azken boladan sortzen ari diren taldeak, berpiztu diren astrologia, kiromantzia, tarota, aztikeria, ezkutuko zientziak, etab. har daitezke. Nolanahi ere, fenomeno hori ez da inolaz ere berria eta historian zehar eta kultura desberdinetan era horretako agerpenak jazo ohi dira garai berezietan.
Galdetzen badizute ea zein den handiagoa Siberia ala Afrika, zer erantzungo zenuke mapari begiratu gabe? Erantzun ondoren, lehen mapari begiratu eta berriro erantzun. Orain, bigarren mapari begiratu eta erantzun berriro. Zergatik dago diferentzia hori? Zein da mapa zuzena?
Beren bizimodua egunkari-saltzaile bezala hasitako milioidunak ez dira Iparramerikako Estatu Batuetan bakarrik. Beste leku batzuetan ere (eta batez ere kondairetan) horrelako bilakaerak topatzen ditugu. Zoritxarrez milioidun bihurtzeko formularik ez dakigunez, irakurle adeitsuren batek jakinarazten digun bitartean goazen egunkariak saltzera, diru asko ez galtzen saiatuz (edo pixka bat irabaziz) apal bizitzeko modua izan dezagun. Zoria ez ote dago gure esku Ikerkuntza Operatiboen metodoak ezagutuz gero? “Publicis” izeneko lagunaren istorioa kontatuko dugu; gure ohizko egunkari-saltzailearena, alegia.