Aihartza, Joxerra

Aihartza, Joxerra

Sarrioak, goimenditako akrobata bikainak

1989/01/01 Aihartza, Joxerra -

Piriniotako faunaren artean, eta ugaztunei dagokienean, beren liraintasuna eta izaera iheskorra dela eta, mendizale eta naturalista gehienen interesa bereziki kilikatzen duen espeziea dugu sarrioena. Hainbatetan lasterka ez eta hegan doala dirudien animalia bizi hau, goimenditako ugaztunen irudi bilakatu zaigu.

Euskal Herriko urodeloen ugalketa

1988/12/01 Aihartza, Joxerra -

Urodelo –edo Caudata– ordenean bildutako arrabio eta uhandreek, 300 espezie baino gutxiagoz osoturiko taldea eratzen dute, guztiak ipar-hemisferioan bizi direlarik. Animalia hauek, normalean, klima hotz eta epeletan bizi dira, eta gainerako anfibio bizidunekin konparatuz –anuro edo apodoekin alegia–, morfologikoki behintzat eredu primitiboari gehien hurbiltzen zaizkionak direla dirudi. Izan ere, kanpo-morfologiak, eta animalia hauek beren lokomoziorako jarraitzen zaizkion S-itxurako kurben higidura-ereduak, anfibio goiztiarrenak eta beren arbaso-arrainak gogora erazten bait dizkigute.

Apo zikin horiek!

1988/06/01 Aihartza, Joxerra -

Apo arrunta Euskal Herriko anfibio anurorik ezagunena dugu, eta gehienentzat baita itsusiena ere. Apoaren aktibitatea ilunabarrean hasten da, eta bizimodu gautarra darama.

Zuhaitz-igelak: anfibiorik dotoreenak

1987/04/01 Aihartza, Joxerra -

Gauza jakina da jadanik, gizarte zibilizatu eta gero eta urbanizatuago honetan Natura eta planetaren lurrazalean bizilagun ditugun animalia, landare eta gainontzeko izakiak, gero eta arrotzago gertatzen zaizkigula. Teknologiazko bizimodu moderno honetan murgildurik aurrera atera nahian saiatzen garen bitartean, gure inguruan (eta itxuraz beren etorkizunaren larritasunaz jabetu gabe) hain inozoki diharduten gainontzeko bizidunekiko harremanak —pertsonalak beharko luketenak, besteak beste— zeharo galdu ditugu, eta ondorioz sekulako ezjakintasuna nagusitu da animalia eta landareen bizimodu, beharrizan, eta baita eskaintzei ere dagozkien arloetan.

Harrapari sarraskijaleak

1986/10/01 Aihartza, Joxerra -

Euskal Herria tamainuz txikia den arren, bertan, eta bere kokapen geografikoaren ondorioz, makina bat ingurune edo habitat ezberdin ageri dira. Sarraskijaleak honelako habitatetan zabaltzen dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila