Okil beltza, gainerako okilekin batera pizidoen familian sailkatutako hegazti bikaina dugu, eta talde honetako beste kideak bezalaxe bizimodu arborikolarako egoki moldatutako animalia da.
Ugaztunen artean ospetsuen eta ezagunena dugu. Animalia honen abileziak eta lapurretarako trebetasunak aipamen berezia dute gure inguruko kultura guztietan, eta seguru esan genezake ez dela ez haurrik ez heldurik azeriaren itxura eta ohituren berri ez duenik.
Sai zuria sai palearktikotan txikiena da; 58-70 cm-ko luzera eta 145-165 cm-ko hegal-zabalera ditu. Migratzaileak dira, negua Afrika tropikalean bota ondoren, martxoaren hasiera aldera edo iristen dira Euskal Herrira.
Nafarroa eta Arabako hegoaldeko biztanleek, ondotxo ezagutzen dute gardatxoa. Gardatxoak 20 cm neurtzen ditu, bere anatomia gainerako muskerren antzerakoa da, baina Euskal Herriko gainerako muskerren aldean gorputz sendoa eta buru bikaina ageri ditu.
Amiamokoak gizakiongandik gertu bizitzeko joera nabaria du, eta ez dio gure bizimoduari inolako eragozpenik ezarri eta bere edertasuna gozagarri da gure begientzat.
Kaio hankahoria (Larus michahellis) dugu, zalantzarik gabe, Euskal Herriko kostaldeko hegaztirik ezagunena. Kaio honek kilotik gorako pisua, eta 55-70 cm-ko altuera ditu.
Muxar grisa karraskarien taldean sailkatutako ugaztun txikia dugu. Burutik uzkira 13-18 cm neur ditzake, pisua 150 eta 250 gramo bitartekoa izan daiteke urte-sasoiaren arabera.