Euskal Herrian, Europa osoan bezala, gero eta pertsona gehiago dira adin handikoak. Horrek erronka sakonak dakarzkio gizarteari, alde askotatik: demografia, ekonomia, filosofia, osasuna… Azken alderdi horri erreparatzeko eskatu diegu Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko Ainhoa Alberro Garitano eta David Otaegi Bichot neurozientzietako ikertzaileei eta Laura Basterretxea Badiola onkologo mediko eta ikertzaile klinikoari.
Alberrok eta Otaegik abiapuntu honetatik heldu diote gaiari: helburua ez da luzeago bizirautea, hobeto bizitzea baizik. Basterretxeak, berriz, agerian jarri du adinekoen hauskortasuna kontuan hartzeko beharra.
Elhuyarrek garatutako teknologia