Zura zitrikoekin babesten

Zura organismo erasotzaileetatik babesteko erabiltzen den biderik zabalduenetakoa borroka kimikoa da. Baina, produktu kimikoak erabiltzeak dituen arriskuen ondorioz, indartu egin da zuraren babesle eraginkor baina ez hain poluitzaileak lortzeko interesa.

CIDEMCO garatzen ari den proiektuaren helburua, batez ere, nekazaritza- eta elikadura-industriatik datozen hondakin zitrikoek izan dezaketen ahalmen biozida balioestea da. Hau da, zura intsektu eta onddoetatik babesteko, zitrikoak erabilgarri diren edo ez jakin nahi da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila