Zulo beltzak eratu nahian

Suediako Erret Institutu Teknologikoko ikertzaile batzuk zulo beltz bat hemen bertan, Lurrean, eratzeko modua aurkitu dutelakoan daude. Zulo beltzak oso masa-dentsitate handiko espazioko gorputzak dira eta dentsitateak eragindako grabitazio-eremua hain da handia, ezen argiak ere ezin baitu bere erakarpenetik ihes egin. Zulo beltzak ezin ditugu zuzenean ikusi baina bai detektatu, euren inguruan sortzen dituzten perturbazioen ondorioz. Suediako ikertzaileek zulo beltza eratu nahi dute laborategian, ustez bertatik ihes egin dezakeen Hawkins-en erradiazioa benetakoa den edo ez frogatzeko. Baina ez dute egiazko zulo beltza eratu nahi, zulo beltz optikoa baizik; hau da, materia ez baina argia zurgatuko duen zulo beltza. Oso motel higitzen den argia zurrunbilo batean sartuarazi nahi dute, argia zulo beltzera eroriko bailitzan. Horretarako, Bose-Einsten-en egoeran dagoen materia erabiliko dute argiaren garraiobide gisa. Bose-Einstein egoeran materia oso hotz dago eta argia 50 cm/s-ko abiaduran higitzen da bertan. Abiadura 1 cm/s-ra jaitsiz gero, aipatutako zulo beltz optikoa egiteko moduan egon litezke Suediako ikertzaileak

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila