Zulo beltza Omega Centaurus-en

Zulo beltza Omega Centaurus-en
2008/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA, ESA & the Hubble Heritage Team (STScI/AURA))

Masa ertaineko zulo beltz bat dagoela dirudi Omega Centaurus konstelazioan. Ondorio horretara iritsi dira Fisika Estralurtarrerako Max-Planck Institutuko ikertzaileak. Emaitza horietatik ondoriozta daiteke zulo beltzen masaren mailakatze jarraitua dagoela, supermasiboak direnetatik izarren moduko masa txikietaraino, masa ertainekoetatik pasatuta.

Ikertzaileek konstelazioaren erdialdeko izarren mugimendua eta distira aztertu dituzte. Neurtutako abiadurak ikusitako izarren kopuruari eta motari dagozkionak baino askoz handiagoak dira. Beraz, konstelazioaren erdialdean oso masiboa eta ikusezina den zerbaitek behar du egon: 40.000 eguzki-masa adinako zulo beltz bat.

Gainera, Omega Centaurus-ek beste konstelazio globularrek baino 10 aldiz masa handiagoa du, ia galaxia txiki batek adinakoa, azkarrago biratzen du, formaz zapala da eta hainbat belaunalditako izarrak ditu. Beraz, Omega Centaurus, konstelazio globularra baino gehiago, kanpoko izarrak galdu dituen galaxia nanoa dela ondorioztatu dute zientzialariek.

1
243
2008
6
017
Astrofisika; Astronomia
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila