Zulo beltz baten jaiotza begi-bistan

Hiltzen ari zen izar bati begira zeudela, izarra lehertu eta zulo beltz baten jaiotza ikusi dute astronomoek.

Hiltzen ari zen izar bati begira zeudela, izarra lehertu eta zulo beltz baten jaiotza ikusi dute astronomoek. Orain arte ez zen inoiz izar baten leherketaren eta zulo beltz baten arteko erlazioa hain garbi ikusi.

Dena dela, ikusi dutena zulo beltza ala neutroi-izarra den ez dakite ziur oraindik; izan ere, uste duten baino masa gutxiago badauka neutroi-izar bat sortuko da zulo beltzaren ordez. Hala izanda ere, sorreratik behatu duten lehenengo neutroi-izarra izango da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila