Zulatzeko robot adimentsua

Lurrean zuloak egitea erraza da, baina zulo horrek luzera, zabalera, sakonera eta malda jakin bat izan behar baditu, gauzak nahaspilatzen hasten dira.

Aipatu lanetan aritzeko Erresuma Batuko Lancaster-en unibertsitateko injineruek robot baten prototipo miniaturizatua diseinatu dute. Robot honek egiten dituen zuloak, bere "garunean" metaturik dituen datuen araberakoak dira. Orain arteko froga guztiak positiboak izan dira eta lan publikoetako enpresek prototipoa komertzializatu zain daude.

Kontutan hartu beharrekoa da lan publikoetan gaizki egindako hondeaketengatik diru eta denbora asko galtzen dela eta zoritxarrez, hau oso maiz gertatzen da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila